kritiken hemeroteka

8.618 kritika

« | »

Oso latza izan da / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2023

Egia hilobitik ateratzen Ibon Egaña / Deia, 2023-10-14

Susmoa dut aspaldian gatazka politikoaren inguruko euskal literatura fikziozkoak ez ote duen sarritan gertatutakoaren ukendu, baltsamo izatera jo, eta ez ote duen gero eta gehiago iraganaren kontakizun adostu baten alde egiten, sarritan gertakarien edo pertsonaien soslai politikoak lausotuz bidean. Ez-fikzioaren alde egin du Xabier Mendiguren Elizegik Oso latza izan da liburuan, eta antzeko bidetik jo du Pako Aristik Irunberri 1990; Arroilaren negarra testuan berriki. Fikziorik gabeko kontakizun hauek azken hamarkadetako indarkeriaren inguruko egia partzialetan, Estatuak ukatutakoetan jartzen dute arreta eta hortik egiten argia gertatutakoaren kontakizunari. Fikzioak bestela egingo lukeen aportazioa dakarte liburuok, estimatzekoa zinez.

1981ean Joxe Arregi militantea heriotzara eraman zuten torturen narrazioa irakurriko nuelakoan hurbildu naiz Mendigurenen liburura, eta kontakizunak jasotzen ditu gertakari horiek: atxiloketaren aurrekoak, atxiloaldia, torturak, hileta eta hurrengo eguneko greba orokorra. Baina liburuaren abiapuntua beste bat da, hain zuzen, Arregiren gorpua, estatuak bortxaz itxitako hilkutxan lurperatua, hilobitik atera zuteneko unea, argazkiak egin eta torturen egia bistaratzeko. Twisten hasierako eszenaren oihartzunen bat etorri zait Arregiren gorpua argazkiak ateratzeko “berpizten” den une horretan. 2009an Juan Kruz Unzurrunzagak Berria kazetari hil aurretik errebelatutako egiak hasi eta ixten du liburua, eta bi pertsona/pertsonaia gehitzen dizkio kontakizunari, Arregi berarekin batera: Unzurrunzaga bera eta Bixente Ameztoi pintorea, desehorztean bertan presente zirenak.

Arregiren bizitzarekin batera, beste bi lagun horien biografia ere berreraikitzen du Mendigurenek liburuan, eta hiru bizitza josiz, 1980ko hamarkadaren hasierako Gipuzkoaren (edo bederen Tolosaldearen) erretratu bat ere eskaintzen du idazleak: paper-industriaren itzala, baserri-munduaren eta kalearen arteko harremana, familiaren tradizio ideologikotik apartatu ziren gazteak… Elementu gutxirekin garaia birsortzen asmatu du Mendigurenek, eta eraman egiten du irakurlea 1981 beltz hartara. Iruditeria eta sinbologia erlijiosoa lagun, asmatzen du, era berean, Arregiren sufrimendu izendagaitza zehatz izendatzen. Eraman egiten du irakurlea, gainera, amaiera ezaguna duen kontakizunean zehar narratzaileak, eta badaki interesari eusten, hasieran aurkeztu zaigun eszenara nola ailegatu ziren eraiki arte.

Erregistro ugariren artean dabil lehen pertsonako narratzailea: hasierako kapituluko erregistro poetikotik hasi, segi kazetaritza-erregistro kalekoagotik, eta amaitu amaierako kapituluko tonu militante-elegiakoarekin. Urgentziaz eta urgentziatik idatzitako lan bat ematen du sarri, eta inplikazio hori eskertzen bada ere (nola idatzi bestela halako liburu bat!), agian liburuari ahots nagusi bat emateak lagunduko liokeela iruditu zait. Eta iruzkin hau ez-fikzioaren bertuteak aipatuz hasi badut ere, barkatuko ahal zait kontraesana, gehiagoren gosez utzi nauten alderdiek akaso zerikusia dute testua fikziozkoa ez izatearekin: hiru protagonisten bizitzek pertsonaia literario gisa sakonago garatzeko aukera apartak zituztela iruditu zait, narratzaileak ezinbestean daturik ezean isildu behar duenean fikzioak horiek osatzeko aukera emango liokeela etorri zait, eta mahai gainean jartzen diren zenbait dilema moral garatzeko ere aukera handiagoa lukeela, beharbada fikziotik (konpara daitezke etikaren ikuspegitik ETAren Ryan enpresariaren bahiketa eta poliziak Arregi hil arte torturatu izana?). Aitor dut, baina, nekeza dela gorpu torturatu baten egiaren aurrean zalantza hauek hutsalak direla ez pentsatzea.

Azken kritikak

Denbora bizigarri baterako
Marina Garces

Irati Majuelo

Jostorratza eta haria
Yolanda Arrieta

Amaia Alvarez Uria

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Ibon Egaña

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Asier Urkiza

Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx

Aritz Galarraga

Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu

Mikel Asurmendi

Denboraren zubia
Iñaki Iturain

Aritz Pardina Herrero

Etxeko leihoak unibertsora
Alba Garmendia Castaños

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Joxe Aldasoro

Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia

Aiora Sampedro

Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez

Mikel Asurmendi

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Maialen Sobrino Lopez

Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap

Asier Urkiza

Artxiboa

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

Hedabideak