« Ezinbesteko desira ez-errentagarriak | Gazi eta gozotik »
Horma / Marlen Haushofer (Naroa Zubillaga) / Erein, 2023
Ekofeminismoaz Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2023-09-30
Erein argitaletxeak Marlen Haushofer idazle austriarraren eleberririk ospetsuena, “Horma”, euskaraz aurkezten digu. Doris Lessingek eta Elfriede Jelinekek goraipatu dute eleberri (distopiko) hau ekofeminismoaren aitzindaritzat hartua izan baita. Istorioa sinplea da: andrazko protagonista Alpeetako etxola batera joaten da; adiskideak herritik bueltatzen ez direnean, haien bila abiatu eta horma ikusezin bat tupustean agertzen da etxolako lursailaren mugan. Isolatuta, animaliak izango ditu lagun konfinamendu horretan, gizakirik ezean.
Hortik aurrera, lehen balio zuten objektuak, teknologiarekin lotuak eta gizakiak ekoitziak, bigarren planuan geratuko dira. Hasierako harriduratik onarpen lasai batera igaroko da eta inposatutako bizimodu bakartian aurrera segitzeko indarra aurkituko du. Ez dago etsipen arrastorik bere bakardadean; denboraren poderioz aurreko bizitza lausotuz joango zaio: bi alabak, adiskideak, bere etxea. Egunerokoaz txostena idaztea erabakiko du, giza existentziaren kontzientzia hartuz eta haren esanguran sakonduz.
Eleberriak interpretazio ugari eskaintzen du; ez dakigun zerbaitek, kontatzen ez den hondamendiren batek, zibilizazio arrastoa ezabatu du eta protagonistak kultura-ondasunak alboratu eta naturara itzuli behar du. Izadiaren bilakaera gupidagabea —baina abegitsua ere— xehatzen du idazleak harekin dugun harremanaz birpentsatzeko aukera ematen duelarik. Naturaren ikuskizunean Thoreauren Waldenen oihartzunak antzeman daitezke baina ikuspegi feministatik, “mikrokosmos matriarkala” izendatu daitekeena.
Haushoferren prosa zintzo eta artifiziorik gabekoa euskarara heltzen zaigu Naroa Zubillagaren itzulpenaren bitartez, tentsio narratiboa ongi adierazten duena, gertakarien deskribapen faktiko, lehor eta zehatzean baitatza.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi