kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Argialdiak / Miriam Luki / Susa, 2023

Giro arrotzean Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2023-06-17

Hauxe dugu Miriam Lukiren lehen narrazio-liburua, bederatzi istoriok osatzen dutena. Kazetaritzan aritzeak estreinako obra honetan eragina izan duela esango nuke, batetik, kontakizun laburrak hautatu dituelako, eta, bestetik, darabilen hizkuntza-adierazpen zehatzagatik.

Lukik sorturiko ipuinek pertsonaien nahasmen sentsazioari ihardesten diote, egunerokotasunean hartu behar dituzten erabakietan nola jokatu ez baitakite. Besteen onespenaren zain daudela dirudi, ez dagokien leku batean, alegia, barne-munduarekiko desorekan, “Bi dei” istorioan, adibidez. Aldi berean, badira protagonistentzat ezkutuko mehatxuak, isilak, gauzatu berri ez direnak… zorionez. Edo ez, argitu gabeko traumen aztarnak alboratu nahi dituztelako, “Nora” kontakizunean gertatzen den bezala. Arroztasuna, bai eta absurdoa, tonu kafkarra gogora ekartzen duena, nagusitzen da “Inbasioa”n, itzultzailea den pertsonaia bere burua handitzen ari delako sentsazioan tematurik. Gai eta egoeren aniztasunari erreparatuz, idazleak ez du ahantzi klase sozialen arteko gatazka lardaskatua “Lau hankan” izenekoan.

Horrez gain, istorio hauetan aipagarria iruditzen zait hizkuntza-baliabideen ekonomia, zentzu onean uler bekit, hitz gutxitan adierazpide ezin hobea erdiesten baitu idazleak, oso ongi neurturik, ezohiko indarrez esangurak helarazten dakiela agerian. Hizkera erregistro horrek zein detaileei emaniko arretak tentsio narratiboari eusten laguntzen diote modu bikainean, eta, zeharkako bakarrizketaren teknikarekin batera, irakurleak ezustean harrapatzeko gaitasuna erakusten du Lukik.

Kontakizun bakoitzak ostentzen dituen ñabardurei adi egon beharra dago liburu honetan, gaur egungo gizarteari buruz islatzen duen ikuspuntu deserosoa —ironia ere tartean— ez galtzearren.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak