« Ulertezintasunaren onarpena | Irribarre samurrak »
Larrazkeneko argi-ilunetan / Luigi Anselmi / Pamiela, 2023
Lagunarte onean Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2023-06-10
Ez dago zalantzarik Luigi Anselmiren poema-liburu berriaren gai nagusia identifikatzeko orduan, adiskidetasuna, ia olerki guztietan azaleratzen baita. Izan ere, lagunei eskainitako omenaldiak sakabanaturik daude orrialdeetan zehar, izen-abizenak eta guzti, gorazarrea eta elegia txanpon bereko alderdiak izanez.
Heriotzak zenbait adiskide erauzi egin dizkio baina hori ez da oztopoa igarotako une gogoangarriak bertsoetara ekartzeko. Tonu auhendagarriari itzuri eta bizieraren zentzuari oratu nahian, lagunekiko elkarrizketen eta konfidentzien ildotik darraite poema askok.
Tituluan larrazkena agertzea helduaroaren metaforarekin uztartzen da, haren talaiatik atzera begiratzen ausartzen delako Anselmi. Bozkarioa eta tristezia —hainbat lagun jada ez daudelako hemen— harilkatzen dira olerkietan. Oroimenaren jardun horretan, alkoholaz eta adiskideez gain, ezin dira falta beste idazle eta erreferente kulturalak, esate baterako, Simic, Katulo, Excalibur, Eros, Sarrionandia, Bidador, Etchepare, Villon, Odin. Halaber, poeta kaletarra den arren, natura (Urrutia Caperauren irudi ederrak tartekaturik), urtaroak, gauak eta egunak, orriratzen ditu, baita kritika soziala adierazten duten kontuak ere, aurreko poema-liburuetatik ezagun ditugunak: aberatsen eta pobreen arteko borroka, edo langileen eskubideen aldeko aldarrikapena.
Behin adin batera iritsita, heriotzaren presentzia alboraezina da. Poetak dioen bezala, erlijio guztiak engainagarriak dira, adiskidantzarena izan ezik. Beraz, lagunartea aterpe bilakatu du Anselmik: “Ene aberria / adiskideak biltzen direneko / leku hori duzu” (27 or.). Mezu hunkigarria heltzen zaigu liburu honetan eta, olerki hauek irakurri ondoren, adiskideen bila joan eta haiekin elkartzeko gogoa sentitzen dugu berandu izan baino lehen.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi