kritiken hemeroteka

8.733 kritika

« | »

Animalia domestikoak / Esti Martinez / Elkar, 2023

Irribarre samurrak Joxe Aldasoro / Deia, 2023-06-10

Estibaliz Martinez Diaz de Cerio Iruñean jaio zen 1991n. Hainbat sari irabazitakoa da, tartean, Petri Atarrabikoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren sormen lehiaketa eta Egile Berrien aipamen berezia. Donostia Kultura saria eskuratu ondoren publikatu zuen Azalberritze bat (Balea Zuria, 2018) poema-bilduma. Animalia domestikoak (Elkar, 2023) da argitaratu duen lehen ipuin-bilduma.

Pertsonaiei korapilatu egiten zaie bizitza, edo ez dakite korapilaturik dutela jada, edo korapilatu egiten dute mataza askatzeak zentzua eman diezaion bizimodu aspertuari. Gertuko harremanei eutsi die idazleak, familia eta bikote harremanei batez ere, non amatasunaren elementua nabarmena den sarri.

Ipuin gehienen tramaren elementuak (pertsonaien lanbideak, afizioak eta gertakizunak) kontatzen den konfliktoaren metafora dira: suak hartuko du aspaldiko bikote ohiaren eraikinak bisitan joaten zaionean, harremana itota du putzutan ibiltzen den bikoteak, kabi abandonatuaren sindromea du bikote ornitologoak. Gaiak serioak izan arren irribarrea sorrarazi didate ipuinek, gozoa batzuetan, mikatza besteetan. Pertsonaia batzuei ezaugarri negatiboek gailentzen zaizkie: ez serenitatearekin baizik eta utzikeriarekin erlazionaturiko patxada dutenak, erosketak egiterakoan urduri jarri eta lotsatu egiten direnak, zaletasunei harremanei edo etxeari baino lehentasun handiagoa ematen diotenak, ilargiarekiko distantzia eta itsasaldietan duen eraginean pentsatzen baino ogi bolatxoak egiten agortzen dutenak imajinazioa, afekturik (ez hitzezko, ez gorputzezko) demostratzeko gai ez direnak, ardurei uko egiten diotenak, etxeko lanak egiteko apunteak behar dituzten inutilak, aukeratzerakoan ardo botila lehenetsiko dutenak kapazua baino.

Etxean bezala ipuinean inbidia txikiak, zelo absurdoak edo auto-estimu faltak, auskalo, eramaten du protagonista egingo ez genituzkeen ekintzak gauzatzera, edo agian bai, bere burua nabarmen, lotsagarri uzteraino. Animalia domestikoak. Protagonistari, egunerokoak konpartitzen duen pertsonarekin egoteak asperdura, desilusio eta agian nazka puntua ere bai. eragiten dio. Ez dio arazoari heltzen. Beste partea arazoa dagoenik ere ez da konturatzen. Habiak hutsak. Karlos eta Mila, bi jubilatu. Batak neurria hartu dio bizitzari, bestea berandu iritsi da hitzordu garrantzitsuetara, beti. Bizitzak ala beldurrak bizi, koska, hor. Surik ezean. Bikote ohien artekoak aireratzen diren kontakizuna, berotu bai baina lehertzera iritsiko ez den konfliktoa marraztuz. Putzuak. Bikote frikiak harreman frikia. Batak ilargia bitarteko distantzia eta itsasaldietan duen eraginari buruzko hipotesiekin egiten badio aurre elkarbizitzak eragiten dion asperdurari, besteak bazkalostean ogi bolatxoak osatuz. Barregarria. Hautsaren ondorengoan. Aita-semearen arteko erlazio edo erlazio ezaren zioak. Biak ala biak ezgai arazoa ekiditeko, aurre egiteko ondoren eta urteak aurrera egin ahala ez konpontzeko, ezta ahazteko ere. Edo bai. Munstro odola. Haurtzarora egindako bidaia. Ederra. Argazki bat. Bildumako kontakizunik borobilena nire gustutan. Zaila da gehiago esatea hainbeste pertsonaren inguruan hitz gutxiagotan. Ahotsa hartuko dute protagonistek eta irribarrea piztu arazi. Bukaera ireki eta ezin samurragoarekin.

Azken kritikak

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Erbeste
Juan Garzia

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak