kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Zeozer gaizki doa / Beatriz Chivite / Pamiela, 2022

Tximeleta hilak berpizteko hitzak Maddi Galdos Areta / Argia, 2023-04-23

Bidegurutzea da zenbait bide gurutzatzen diren gune xaloa, baina zein aterabide hartu jakiten ez den une larria ere halaxe izenda daiteke. Bidegurutzeak, beraz, izaten dira hirietan, baina baita geure buru barruetan ere. Horretaz ere mintzo zaigu Beatriz Chivite Ezkietaren (Iruñea, 1991) Zeozer gaizki doa poema-bilduma. Bere ibilbideko bosgarrena den poema-liburu honetan 70 olerki bildu ditu iruindarrak, lurraren abaildura edo munduaren nahasmena iradokitzen duten azpitituluen pean xedatutako hiru ataletan banatzen direnak.

Lehendik ere jorratutako eta poetaren han-hemenkako ibilbide propioari lotutako gai eta espazioei jarraiki, kontraesankor aitortzen zaigun subjektu poetikoa gaur egungo mundu hiritarrean kokatzen da, eta, tartean, bizi dugun garaiak promesten digun balizko hautaketa askearen izaera hertsatzailea du hausnarketa gai: “5m²-ko logelako / koltxoia altxatu eta / yoga estudio bihurtzen da / mahai tolesgarria zabaldu / eta orain bulegoan nago (…) / nire bizitza / murriztu da / non daude / zabaltasuna eta aukerak”. Horrela, irakurleak aurrerabide deritzonaren eta gizatasunaren arteko harremanari eta horrek norbanakoan sortzen duen arrangurari begira dakion akuilu dira poemok.

Izan ere, argi dioskue lehen eta azken olerkiek: zeozer gaizki doa. Ohiz kanpoko zaigu zoriona, eta jariotsu behar lukeena idortzen hasia da. Hots, munduaren amaiera bera ere ageri zaigu lerrootan: azken horrekiko kezka liburu osoan nabarmentzen den afera dela ere esan genezake. Belarri zuloetaraino helarazten digute munduaren amaieraren soinua poemok, eta harrabotsok bilbatu egiten dira gure sukaldeetako bestelako kontuekin: horrelaxe eusten die poetak, besteak beste, bizitzaren edo denboraren joanari zein doluaren eta amodioaren gaiei. Halaber, azpimarratzekoa da horretan guztian desesperantza kutsu mesfidati bat ere antzeman daitekeela: “Amaierara hurbiltzen ari gara / eta jada ez dugu izerdirik egiten / agertu aurretik / malkoak lehortzen zaizkigu”.

Zarata horren guztiaren gainetik, ordea, bada oraindik hitzarentzat eta poesiarentzat tarterik: liburu hau bera uler genezake, akaso, gure esku dugun tresna bakar den hitzaren bidez hizpide duen soinu banda ordezkatzeko saiakera gisa.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak