kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Lurraz beste / Garazi Arrula Ruiz / Txalaparta, 2023

Leku komunen hertsadurak Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2023-04-22

Garazi Arrulak haur eta gazte literaturako zenbait obra argitara eman ditu, eta bere bigarren ipuin-liburua aurkeztu digu oraingoan. Zortzi istoriotan erakusten du bere gaitasuna giza inguruneari so egiteko eta emakumezko pertsonaia interesgarriak eratzeko paradoxak, beldurrak aurkitzen direlarik. Hari komun bat sumatzen da gaietan: nahiz eta kontakizunen azalean denek eguneroko kontu arruntak diruditen, ezkutuan badaude ezohiko osagaiak, aurrez kontatua izan denetik urruntzen eta pertsonaien desegonkortasunarekin zerikusia dutena. Esaterako, paralelismoa ezartzen da protagonistak egiten duen etxeen bilaketaren eta bere bizimoduarekiko deserosotasunaren artean (“Habitat”); bikote baten harremanaren hasieraren eta bilakaeraren-desegitearen detaileak azaltzen dira emakumearen oroipenetatik (“Felicidad”), edo seme-alabak bakean uzten ez dituen ama sudurluzea irudikatzen da, seme-alaba horiek pertsona helduak direla konprenitu gabe (“Hau bukatzen denean”). Idazleak ez du amaiera harrigarririk bilatzen kontakizunetan, pertsonaiak xehatzea baizik, haien barne eta kanpoaldearen arteko kontrajarpenetan pitzadurak islatu nahian.

Egileak badaki zer adierazi nahi duen eta segurtasuna transmititzen du istorioen sorreran. Dosifikatu egiten du irakurlearentzako argibidea; hala, ikus dezakegu narratzaile eta emakume protagonisten ahotsak nola elkartzen diren, pertsonaien bakarrizketek jartzen baitute agerian beren bilakaera edota norabiderik eza. Dena den, ipuin batzuen hedadura luzeak erritmoa moteltzen du. Halaber, ironia da errelato hauen beste ezaugarri nabarmenetako bat. Arrularen istorioak errealitateari atxikiak daude, haien detaileetan arakatuz, pertsonaien barruko ezinegonaren eta deslekuen lekukotasuna eskaintzen duen bitartean.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak