« Pertsonaia historikoen itzal odoltsuak | Mikatzetik goxo »
Autobiografia bat / Assata Shakur (Danele Sarriugarte Mochales) / Katakrak, 2022
Belztasunetik Nagore Fernandez / Berria, 2023-04-02
Autobiografia bat. Halaxe deitzen da Assata Shakurren biografiaren euskarazko itzulpena. Baina esango nuke Katakrak etxeak argitaratutako liburua ez dela autobiografia bat, beste barik, bat askoren artean, bat edozein; ez hori bakarrik, behintzat: bai literarioki bai politikoki, autobiografia bat baino askoz gehiago gotortzen da Assata Shakurren hitzetan.
Assata Shakur (Joanne Chesimard esklabo-izenez) Ameriketako Estatu Batuetan umotutako arrazismo instituzionalizatu bortitzaren eta azpijoko polizial eta instituzionalaren biktimetako bat da, besteak beste, beltza izateagatik zapaldutakoa. Eta besteak beste diot, beltza izateaz gain, emakumea ere badelako, eta, gainera, pobrea, hau da, bi aldiz ez, ezpada hiru aldiz subalternoa, eta, beraz, are zokoratuagoa. Bizitza guztian zehar pertsona batek jasan ditzakeen biolentzia modu guztiak bizi izan ditu, oso gazterik gainera: arrazakeria, genero indarkeria, obstetrikoa, poliziala, instituzionala, soziala, beste hainbaten artean. Shakur, ordea, ez da inoiz makurtu, eta, bere belztasunetik, gizaki orori dagozkion eskubideen alde borrokatu da temati, unerik zailenetan ere, eskubide ez-nazional eta berezkoen alde.
Literarioki ere badu zer aipatua obrak. In media res hasten zaigu Shakurren bizitza: atxilotzen duten unean bertan (liburuak dakartzan hitzaurreak kontuan izan gabe). Hortik abiatuta, bi planotan garatzen zaigu diskurtsoa. Batetik, atxiloketaren ostekoak kontatzen dira, irakurlearen orainalditik gertuagoko jazoerak, hain zuzen. Bestetik, denboran atzera egin, eta Shakurren historia kontatzen zaigu, jaiotzen den unetik bertatik hasita. Idazleak, hala, bere bizitzako puskak saltoka (eta saldoka) erakutsiko dizkio irakurleari, neurrian eta dosifikaturik. Aipaturiko plano bikoiztasunak, narratologikoki horrenbeste ustiatu den hasiera zirraragarriak, bai eta diskurtsoaren planifikazioak ere, fikziozko lanetan ohikoagoa den helburu estetikoz apaindu dute obra; hainbeste, non testigantza bezala ez ezik, artefaktu bezala ere funtzionatzen duen. Testuak aditzera ematen du, beraz, idazleak bazuela zer kontatua, eta bazekiela nola egin, gainera. Eta Danele Sarriugartek jakin du sentsibilitate estetiko hori euskarara ekartzen eta irakurleari transmititzen. Horra hor literarioki (ere) obrak eta itzulpenak duten garrantzia.
Bizitza oso bat ez ezik, bizitzeko jarrera eta apustu bat ere biltzen zaigu, hortaz, liburuan, bere eguneroko xehetasunekin eta minekin. Izan ere, datu biografikoez gain, erresistentziaren ahots bat ere deskubrituko du irakurleak orriotan, gizarte inperialista, kapitalista, matxista eta arrazista baten aurka egindako aldarri intersekzional baina, batik bat, antirrazista bat. Angela Davisek behin adierazi zuen moduan, gizarte arrazista batean ez baita nahikoa arrazista ez izatea; halako gizarte eredu bat aldatzeko, antirrazistak ere izan behar baitugu nahitaez.
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi