« Latentziak | Belztasunetik »
Gure heroiak / Axier Lopez / Argia, 2022
Pertsonaia historikoen itzal odoltsuak Amaia Alvarez Uria / Argia, 2023-04-02
Gure heroiak. Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat izenburua du Axier Lopezek, Argiako kazetariak, kaleratu duen liburuak. Begirada dekolonialaren unea heldu dela esatera dator egilea, garaiak hala eskatzen duelako. Batetik, Black Lives Matter mugimenduak mundu mailan tokian tokiko “heroiak” berrikustera eraman du jendea estatuen eraispen eta kaleen berrizendapenekin. Testuinguru antiarrazista horrekin hasi eta amaitzen da liburua.
Tarteko kapituluetan, ordea, Elkanoren mundu biraren urteurrena dela eta egin berri diren ekitaldiei errepasoa ematen zaie. Baita Elkanoren inguruko hitz eta irudien inguruko ikerketa egin ere. Baina Elkano ez da euskal kolonizatzaile bakarra, eta horregatik beste kapitulu batean “gure kolonialistak” eta “gure esklabistak” aletzen dira. Zerrenda luzea da eta izenak ezagunak. Oso argi geratzen da nori egiten diogun gorazarre gure herrietako plaza, eraikin eta kaleetan.
Egilearen helburua da orain arte ezkutatu dena edo zuritu dena azaleratzea: Euskal Herriak ere iragan kolonialista eta esklabista du eta horri buruz ikuspegi kritikoz hitz egin behar da, “unean uneko premiekin bat datorren kontzientzia kolektiboa eraikitzen laguntzeko” (Josep Fontana i Lázaro).
Horretarako, orain arteko diskurtsoen analisia egiten du eta diskurtso hegemonikoak bermatzeko eta diskurtso alternatiboak gutxiesteko erabiltzen diren zenbait klixeren berri ematen digu: “presentismoa” erabiltzea, memoria ezabatzea edo garaiaren arabera jokatu zuela esatea, adibidez.
Horrez gain, Elkanok, Urdanetak, Legazpik… Espainiar Inperioaren zerbitzura izandako partehartzea argitzen du: “XVI. mendearen amaieran badakigu 7 eta 9 mila gizon artean sartzen zirela urtero ‘Indietara’ joaten ziren konboietan, horietatik erdia baino gehiago euskalduna. Gerraontzietako armadetako tripulazioko kideen artean euskaldunak ziren gehiengoa”.
Botere-harremanetan oinarritutako loriazko historia eta heroi hollywoodienseak eraiki beharrean, Ipar globaleko zuriak izateak ematen dizkigun pribilegioez jabetu eta etorkizun justuago batean bizitzeko memoria kritikoa osatzea proposatzen zaigu. Liburuarekin batera Argia aldizkariaren webgunean Kolonialismoa kanala ere badugu osagarri.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi