« Zoriona, kaka zaharra | Atzo »
Deserriko karrikak / Mikel Ibarguren / Susa, 2002
Deserriko karrikak Joseba Bergara / Hitzak & ideiak, 2003-06
Gauak lau ertz dituen ziegetatik, libertaterik ez dagoen lekuan libertatea idatzi egiten dela irakurri genion Mikel Ibarguren zestoarrari kartzelan sortutako lehen poema liburu eder batean. Deserriko karrikak izeneko bigarren honetan, deserriaren irudiari heltzen dio Ibargurenek, amodioz gainezka dauden poemak aurkeztuz. Gure minarentzat lur bat aldarrikatzen zuen Jose Luis Otamendik duela zenbait urteko poema liburu baten izenburuan, eta ildo horretan ulertu behar da Ibargurenek orrialde hauetan etengabe azaltzen duen mina ere. Izan ere, norberaren herrian bertan deserrian bizi eta sentitu beharra islatzen du ahapaldietan zehar. Lurrik gabeko minaren edota herririk gabeko deserriaren metafora horretan murgilduta, ausentzia eta bakardadea etengabe agertzen dira liburuan zehar. Tristurak zipriztintzen ditu pertsonenganako eta herriarenganako egilearen hitzak, eta tarteka etsipenak gero eta eremu zabalagoa hartzen du. Zauri horrek, ordea, idazlea bizirik dagoela erakusten du. Oihartzunik izan ez arren, badu zeresana, badu ikusten duena eta sentitzen duena agertzeko indarra. Isilik bada ere, poeta oihuka ari da. Herrian bertan, baina deserria idatziz. Apal, baina gurean azken urteotan agertu den ahotsik ederrenetakoarekin.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi