« Egiturak agintzen duenean | Poeta martiriaren narratiba »
Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua da / Karmele Igartua / Pamiela, 2022
Hitzaren boterea Jose Luis Padron / Bilbao, 2023-03
Hitzak duen bere boterean sinesten zuen Karmele Igartuak (1959-2010), bai gaixotzeko, bai sendatzeko, urradurak sendatzeko, zauriak ixteko, hitzaren indarrean.
Karmele Igartua Aretxabaletan jaio zen, eta bertako Kurtzebarri Eskolan hasi zen lanean. Senean zeraman irakaskuntza eta senean zeraman euskararen indarra. Zerbaitek definitzekotan, zeukan sena handia definitzen zuen, gauza guztietan.
Bergarako Idazle Eskolako lankideak izan ziren Tere Irastortza poeta eta Karmele Igartua, eta esan dezakegu, nolabait, gordeta zeukan hori guztia, barruko hori askatzen eta kanporatzen ausartu zela Idazle Eskolan hasi zenean eta Irastortzaren laguntzaz, eta, gainera, oso modu emankorrean, hiru lan plazaratu baitzituen urte gutxiren buruan. 2008an Hitzak orbainetan Euskaltzaindiarekin, Arrese Beitia saria jaso ondoren. 2009an, Denbora enararen hegaletan Pamielarekin; eta 2011n aurkeztu zuten berak hil ala biziko aldian idatzitako Itsaso kontra bat, hau ere Pamielarekin.
Tere Irastortzak Idazle Eskolan ezagutu zuen Karmele, eta Jose Angel Irigaray, aldiz, haren editorea izan zen. Irigaray segituan konturatu zen pertsona berezia zela, bizitza oso poetikoki bizitzen zuela, bizitzaren poesia bizitzen dakiten horietako zela eta, era berean, bizitza hitz poetiko bilakatzeko adorea, grina eta dohaina zeukala, eta hori, bai bere bizitzan, bai bere poesian nabarmentzen den ezaugarri nagusienetako bat da.
Karmele Igartua iristen da puntu batera bere poetikan, non denboraren iragankortasuna, kontziente izaki gauzak badoazela, joate horretan ere uneak direla, eta une horiek finkatuz gero, bizituz gero, sakon, gure bizitzan txertatuz gero, infinitu bilakatzen direla, eta hori izan da bere zeregin nagusiena eta lortu ere lortu egin du bere poetikan barna.
Horregatik, oso esanguratsua da Karmele Igartuaren poesia-lan guztia obra bakarrean batuta argitaratu izana: Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua da (Pamiela, 2022). Poesiaz bizitzeko eta sentitzeko modua topatu ez ezik, izan zen guztia eta idatzi zuen guztia izaten jarraitzeko modua ere sortu zuelako.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi