« Linterna piztu ta barrura | Nor da Euskaliaren beldur? »
Esaten ez den guztian / Izaskun Etxeberria Zufiaurre / Pamiela, 2022
Tren geralekuetan Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2023-02-18
Zenbait idazlek denbora hartzen dute lehen liburua argitaratzeko. Nolako istorioak asmatu nahi dituzten pentsatu bitartean idazketa tailerretan aritzen dira, berezko ahotsa findu eta seguritatea edo konfiantza sentitu arte. Horixe dirudi Izaskun Etxeberriaren kasuak, literatur kritikak egiteaz gain Bergarako Idazle Eskolan ibili izan baita bere estreinako kontakizun-liburua plazaratu aurretik. Hamar ipuin hauetan antzematen da esperientzia horiek kontagintzaren mekanismoak menderatzeko aukera eman diotela. Bi zatitan banaturik ageri da: “Ferrila” (bederatzi kontakizun) eta “Eserlekuak” (kontakizun bakarra), eta istorio guztiak uztartzen dituzten elementu nagusiak dira trena eta Altsuondo herri irudikatua —Altsasuren antz handia duena—.
Hurrenkera kronologikoa dute kontakizunek: lehena, 1908an kokatua dago, eta azkena, 2010ean, XX. mendeko gertaera historikoak ehuntzen direlarik protagonisten biziera anonimoetan. Haien artean desberdintasun handiak dauden arren (emakume dotoreak, medikuak, jauntxoen alabak, burdinbideetako langileak), gizakiaren egonarria erakustea da istorioen bizkarrezurra, Tere Irastortzak hitzaurrean dioenez. Tolesdura asko dituzte, esan ezin dutena daramatenak soinean: etsipena, nahiak, inoiz gauzatuko ez den itxaropena, bizipozaren lipar iheskorrak, alegia, bizitzaren arrakalak ikusgai. Hala, bizimodu hobea bilatzearren jatorrizko lurraldea abandonatu behar izan duten pertsonaiak azaltzen dira, esaterako, Galizia, Zamora edo Portugaletik etorri diren horiek zartatu egiten ditu bakardadeak (“San Joan Berde”, “Indaba zuriak galeperrekin”…).
Arestian aipatu bezala, begibistan dago narratzeko teknikak eta erregistro anitzak ongi ezagutzen dituela Etxeberriak, hortaz, gustura sartzen gara haren kontakizunetan, gure arreta harrapatzen dutelako.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi