« Sua sabelean | Tren geralekuetan »
Itzalen distira / Arrate Egaña / Erein, 2022
Linterna piztu ta barrura Amaia Alvarez Uria / Argia, 2023-02-12
Ohikoa izaten da argien itzalei buruz jardutea literaturan, pertsonaia baten alde iluna azaleratzea, zibilizazio baten ajeez edo bizimodu ezkutuaren gorabeherez aritzea. Baina Arrate Egañak kontrako norabidea hartu du Itzalen distira ipuin bilduman: laino beltzen artean beti ager daitezkeelako eguzki izpiak.
Izenburuak markatzen dizkigu, beraz, abiapuntua eta ipuinok partekatzen duten haria, bestela, askotarikoak direlako testu hauetako gaiak eta egoerak: kartzelan bizitakoa kaleratzean, etorkizunerako aholku artistikoak, bizitza eta heriotzaren arteko igarobidea, besteen onarpenerako egindakoak, familia loturak eta etenak, adiskidetasunaren eta maitasunaren artekoak, menpekotasunaren zamaren kudeaketa, eta gazteen justizia ekologikoa.
Zortzi narrazio dira guztira eta protagonistak ere ez dira ohikoak: kartzelatik irten berri den gizona, leihotik begira bizi den andre zaharra, elizara hileta prestatzera doan alaba ateoa, erretiratuentzako txangora doan bakarzalea, gurasoenetik alde egitear dagoen gaztea, irakaslearentzat detektibe den institutuko ikaslea, galdutako bizitza berreskuratu nahi duen seriezalea, eta animaliak maite dituen ekologista beganoa.
Deseroso sentiarazi naute Marquez, Ordezkoaren teoria eta Final Destination ipuinek, bertan gertatzen direnek giro arraroa sortzen dutelako, sozialki arbuiatzen diren portaerak daudelako tartean, eta, horrenbestez, etika edo moralari buruzko debate filosofikoak egiteko aukera ematen dutelako bertan azaldutakoek.
Norena da ohe hau?, Nigan bizi den beste hori eta ‘Mercy’ eman narrazioekin ordea, irribarrea etorri zait ahora. Izan ere, egoerek min eta atsekabetik duten arren, erraza da uneren batean protagonistarekin enpatizatzea. Denok izan dugu inoiz antzeko pentsamendu edo sentimendu kontraesankorrik.
Lolitaren ama-rekin, literatura irakasle bat dagoenez tartean, nire irakasle-lankideekin eta nire ikasleekin partekatzeko gogoa sartu zait (ez dut egin, oraindik). Eta Itzalak ipuina da bilduma honen bihotza, itzal asko elkartzen direlako teilatu beraren azpian, familia normal baten baitan; bizitza askoren inflexio-puntu paraleloak. Sorpresa polita izan da liburu hau, bitxia, ederra eta gomendagarria.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez