« Leku bat | Sua sabelean »
Heriotzari aurrez aurre begira / Oskar Gaztelu / Erein, 2022
Heriotza, etsairik ez Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2023-02-11
Ongizatearen gizartean heriotzari gero eta tratamendu aseptikoagoa ematen zaio; alde batetik, ospitaletan hiltzen da jendea, etxeko abegitik urrun; beste aldetik, sekularizazio prozesuaren kariaz, sinbolo erlijiosoen presentziarik gabe gertatzen da. Horrek ez du esan nahi, aurreko belaunaldikoekin alderatuta, heriotza onartzen ikasi dugunik edo doluari aurre egiteko mekanismoak garatuago ditugunik. Nola bizi izaten dugu dolua?
Oskar Gazteluk honi buruzko saiakera idatzi du, Miguel de Unamuno XXII. Saria eskuratu zuena 2021eko deialdian. Hamar atal dituen liburu honetan tristezia aipatzen da hasieratik. Autoreak dioen bezala, maite dugun pertsona bat hiltzen denean etsipena saihetsezina dugu, batez ere, senidearen etxea hustea suertatzen denean, prozesu horrek mina biziago bilakatzen baitu (Gazteluren kasuan, amaren baserria.)
Hala ere, ez dago iluntasunik orrialde hauetan: irakurketa atsegina iruditu zait, alderdi askori erreparatzen baitio eta ikuspegi aniztasunak interesa pizten baitu. Izan ere, Gazteluk historian zehar egiten du ibilbidea, bai egungo testigantzak jasoz bai antzinarotik heriotza jorratu duten beste erlijioen liburu ospetsuak (hala nola, ‘Heriotzaren liburu tibetarra’ eta ‘Egiptoarren hildakoen liburua’) edo kultura desberdinetako errituak iruzkinduz (Indonesia, Japonia, Madagaskar). Horrez gain, literatura arioan heriotzarekin zerikusia duten obren inguruko zertzeladak azaltzen ditu (Joan Didion, Isabel Allende edo Xabier Lete, esaterako).
Jakin badakigu ezin zaiola heriotzari itzuri egin. Ukitzen gaituenean ez dugu inoiz zeregin erraza penak gozatzea, areago, onartzea eta bakea sentitzera heltzea, baina liburu honek idaztankera arina du eta erantzun batzuk eskaintzen ditu, Gazteluren hitzetan. “Bizitzari dagokio heriotza, bere barruan hartzen du bizitzak heriotza”.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi