« Iparraldean zehar | Literaturak literatura egiten duenean »
Literatura eta harrikoa / Inma Errea / Pamiela, 2003
Literatura femeninoari buruz Oier Guillan / Gara, 2003-09-06
Inma Errearen liburuaren pertsonaiak, “literatura femeninoa”ri buruzko irratsaioa entzuten ari den bitartean, harrikotik paperera egiten du salto, eztabaidagai honen klabeak bilatuz.
Ez da emakumeen literaturaz irakurtzen dudan lehengo lana. Emakumeei buruzko literatura, emakumeentzat egindako literatura, emakumeek idatzitako literatura, literatura femeninoa… Tankera honetako gaiek topiko eta errepikapen errazetatik hareago gogoeta interesgarriak gordetzen dituztelakoan nago (gazte literatura edo literatura homosexuala kasu, ez ote dute etiketak gaindituta literatura berataz hitz egiten?). Ez da erraza, halaber, izenlagun eta definizio lausoetatik eztabaida nahiz gogoetarako mamiak biltzea.
Garai batean, testuinguru batzuetan oraino, “literatura femeninoa” hitzak erabiltzea aldarrikapen zantzuak izan zitekeelakoan nago (gaur egun ez ote dute argitaratzaile-enpresariek titulua bereganatu). Zilegi eta apropos. Denbora pasa ahala, testuinguruak ahuldu ahala, etiketak bere horretan gelditzeko arriskua suerta liteke ordea. Gai bat behin eta berriz azalerazten denean, ahatik, itxi gabeko eztabaida bat dagoela eman dezake aditzera. Inma Errearen liburuan kezka hori ere badelakoan nago. Datuek eta egunerokotasunak berak aditzera ematen dutenez, osatu gabeko gogoetak, aldarrikapenak irauten du “literatura femeninoa” delako horren inguruko eztabaidan. Liburu honetako Brigitta pertsonaiak harrikotik paperera eginen du salto, “literatura femeninoaz” mintzo den irratsaioa abiapuntu, erreferentzia pertsonal anitzen ildotik gaia lantzerakoan klabeak gerta litezkeen hizpideak zabalduz.
Narratzailea Brigitta pertsonaia izateak gaiarekiko urruntze bat errazten ahal dio autoreari, subjektibotasuna “zilegiago” egiten ahal du. Pertsonaia batek informalki hitz egiteko aukera handiagoa izan dezake, datuei gutxi gorabeherako gerturaketa pertsonal bat eginez zeharkako begiratua egin, haiengan baino gehiago sentimenduetatik abiatu, aipatu erreferentzia pertsonalei bidea eman. Bestela, zabalegia izan liteke gaira egin beharreko gerturaketa, eskuraezina agian. Gai honetara freskotasunetik gerturatzeko saioa izan liteke hau, zehaztasunetik edo azterketa sakon linealetik baino gehiago.
Bestetik, liburuari “femeninoa” kenduta hein handi batean “literatura”z, sorkuntza eta haren eguneroko zailtasunez mintzo dela esango nuke nik. Liburu honek ez du agian erabateko ondoriorik ekarriko inorentzat, ziur aski ez da hori ere bere helburua. Gogoeta abiatzen behintzat laguntzen du, zenbaitetan topikoetatik ihesi ibilita ere haietaz mintzo den arren. Liburua ariketa interesgarria iruditu zait edonola ere, arkatza eskuetan hainbat pasarte gustura azpimarratu dut.
Ezein gairen inguruan gogoetak mintzagai direnean, irakurleak bere buruarengana jotzen du lehenik eta behin, bere esperientziekin alderatzen du irakurritakoa. Irakurri ditut emakumeek idatzitako aldarrikapen kutsuko liburuak, emakumeen sentimenduak parez pare ireki dizkidaten liburuak, eta gozatu dut. Irakurri ditut emakumeek idatzitako liburuak emakume batek idatzita direla ahaztuta, edo ohartu gabe, eta gozatu dut. Hitzek badute irakurlea ezein mundu une batez berea egiteko magia edo aukera. Eta liburuetatik nahiz haien kanpotik, topikoetatik areago, ikasteko eta aldatzeko asko dagoela ematen dute aditzera sarritan. Beti ere, lehenik eta behin, irakurlea bera abiapuntu.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro