« Literatura femeninoari buruz | Amets amerikarraren ifrentzua »
Romain zen bere izena / Joxean Agirre / Elkar, 2003
Literaturak literatura egiten duenean Alvaro Rabelli / Deia, 2003-09-09
Ez da atzo goizekoa eleberria krisian dagoelako kontua. XIX. mendearen akabuan eleberriak gailurra jo zuenetik hona behin eta berriro aipatu da lelo hori. Hauxe izan da XX. mendeko eleberriaren patua, eleberria salbatuko duen bakarra eleberria bera delako. Den-dena esanda omen dago, Homeroren Iliada eta Odisearen sasoitik ez da benetako berrikuntzarik izan, ezer ez da originala. Eleberriaren originaltasun eza nabarmen egiten denean krisi berba dantzatzen dugu maiz, orduan azaltzen ditugun jarrerak askotarikoak izaten dira: ustez sakratuak diren idazleak sakratuago egiten ditugu, hauen pose handiuste eta artifizialak deitoratzen ditugu, gizartearen arazo guztien konpontzaile bihurtzen ditugu, literaturaren mugak onartzen ditugu, edo besterik gabe, literaturaren beraren faltsukeria salatzen dugu. Horretan ere ez dago adostasunik, ikuspegiok norenak diren ez dakigu, idazleenak edo akaso irakurleenak berdin izan litezke.
Hala ere, ahaleginak egiten dira irtenbideak aurkitzearren. Dena esanda dagoen honetan batzuei berriro kontatzea baino ez zaie geratzen, ahazten zaigulako nonbait; beste batzuek, ordea, gauza berdin antzekoak kontatu arren, esateko moduak berritzen dituzte, beste adierazpen batzuen bila abiatzen dira; azkenei ironia erabiltzea baino ez zaie geratzen.
Joxean Agirre idazle azpeitiarrak, esaterako, literaturan bertan aurkitu du bidea Romain zen bere izena eleberria egiteko. Honetan gogoeta ez ezik, praktika ere egin du, izan ere, literatura bera gai gisa erabili du. Literatura eta fikzioa nahastu ditu, batetik suspense-istorioa eta bestetik, bide batez, literaturaren beraren gaineko gogoeta egiteko. Emazteak tiroz hil du denak bila dabiltzan idazle handi bat, gertaera horretatik aurrera idazle horren benetako izaera argitzea izango da literatur ikertzailea den protagonistaren helburua. Denek, haren lanak baino ez baitzituzten ezagutzen, aurkitu nahi zuten idazle horren izena Romain izango da. Izen horrek irudikatzen du benetakoa izan den Romain Gary idazle frantsesa, beste nortasun bat hartuz inoiz literaturan egin den iruzurrik handiena egin zuena. Tartean protagonistaren maitasun istorioak eta bere obsesioak ere korapilatuko dira. Dena dela, diodan lez, protagonista nagusia literatura bera izango da.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro