« XX. Mendeko Poesia Kaierak | Zirku bat hegan »
Iparraldeko kronikak / Joseba Aurkenerena / Gero, 2003
Iparraldean zehar Javier Rojo / El Correo, 2003-09-03
Joseba Aurkenerenak, “Iparraldeko kronikak” deitzen den idazlan honetan, Ipar Euskal Herriko bizitzaren berri eman nahi dio irakurleari, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako euskaltasuna azalduz. Izan ere, idazleak euskal jatorriko gertakari kulturalak ezagutzera eman nahi ditu liburu honen bidez, beste edozein osagai alde batera utzita. Gauzak honela, eta Ipar Euskal Herrian kultura eta folklorea gauza bat bakarra izango balira bezala, idazleak behin eta berriro azaltzen ditu eskualde horretan egiten diren festak, batez ere, herri-kantu eta dantzen agerkariak diren neurrian. Ikuspuntu honek, jakina, lehenengo erromantikoena ekartzen du gogora, folklorean eta herri-tradizioan herri baten esentzia (izaera, nortasuna, nahi den bezala) gordetzen dela pentsatzen baita. Bestaldetik, agerkari folkloriko horien oso berri xumea ematen da liburuan, asko sakondu gabe. Harrigarria da, adibidez, pastoralei buruzko informazioa ematerakoan inolako deskribapenik edo azalpenik ez egitea. Folklorean ikusi nahi ditu idazleak komunitate baten bizi nahi eta indarra. Horrelako balore esentzialez hornitutako folklore hori, ordea, lotuegi dago desagertzen ari den bizimodu zehatz bati. Eta hauxe da, hain zuzen, liburu honen kontraesana.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez