« Eleberriari buruz | Iparraldean zehar »
XX. mendeko poesia kaierak / Askoren artean / Susa, 2002
XX. Mendeko Poesia Kaierak J.A. / Ostiela!, 2003-09
Asko eta askoetan badirudi kritikatzen baino ez dakigula (munduaren inperfekzioaz edo munduko agintarien elo mundutarren gaitzaz… halako idazlea zein ona zen, baina zein pertsona txarra edota alderantziz…). Lehen, 70.-80. hamarkadetan, norbanakoei gertatzen zitzaizkigun fatalitate guztiak gizarte gaixto eta ustelduaren erru ziren. Gero, 90.-etan, beste muturrera pasa ginen, norberari gertatuak berak bilatu zituen, ezer ezin zitzaion egotzi gizarteari, determinismoaren aurka egon behar ginen eta norberak zeuzkan bere patuaren norakoa zuzentzeko eta okertzeko boleto guztiak. “Dana”-tik “Nada”-ra… eta guk diogu ez bat eta ez bestea izango dela, ezta? Ala, bai bata eta bai bestea.
Baina batzuetan badirudi kritikatzen besterik ez dakigula (telebista aldrebesa, gauzen egoera kaxkarra, milioika gai … ), hainbeste idazle, liburu eta kultur-gauza daudenean aldarrikagai eta errebindikagarri… Guzti hau Koldo Izagirrek iazkoan XX. Mendeko Poesia Kaierak antologia amaitu zuela-eta dator kontura. (Sarrerako antzeko filosofadak ere ez dira falta izaten poeten berbetan bestalde, gainera). Azken urteotan euskal literaturan izan den berririk garrantzitsuenetakoa izan da eta, gure uste axalean ez du behar besteko oihartzunik izan. Aldeko kritikak besterik merezi ez dituenean.
Gure iritzian, garai batean gutxietsia zegoen poetaren ofizioa bizitzeko lanbidea; euskal poetari “idazle” deitzen zitzaion, bazirudien madarikazioa zela elo lotsamagarria “poeta” izatea edo halakorik esatea norbaiti. Guk, ordea, idazle guztiak ez zirela poeta, eta poeta sentitzen zirenak, nahiz eta idazle “osoak” ez izan, harro egoteko moduan zeudela uste genuen. Egun, lehenik, inork ez du poeta “maldito” izan gura; bigarrenik, oraingo poetek euren maila eta duintasuna erakusten dute eta onerako dela dirudi; eta hirugarrenik, poesiak esparru berri batzuk irabazten ditu, baina lehenago zuen itzala galdu ere bai… Betiko lez gaudela, beraz, esistitzen ez duen etengabeko krisian. Kontua da Koldo Izagirrek apailatutako bilduma honetan XX. mendeko 40 euskal poeten 1.100dik gora poema eman dituela argitara Susa argitaletxeak. Poeta horien antologia bakoitzak prestatzailearen sarrera, poema aukeratuak, bibliografia eta diskografia biltzen ditu. Susako argitaratzaileek behin baino gehiagotan azaldu dutenez, antologia guztiak dira injustuak, litekeena baita idazle garrantzitsu zenbait kanpoan gelditzea halabeharrez (adibide esanguratsu bat Koldo Izagirre bera: antologia egilea kanpo geratu da, nahiz eta bera ere XX. mendeko poeta handienetakoa izan). Baina 40 idazleko kopuruak XX. mendeko ikuspegi zabala, bikaina eta estiko askotarikoa eskaintzeko aukera ematen duelakoan daude.
Izagirreren ustez, poetak izan dira oro har gure literaturari aitzinamendua ekarri izan diotenak. Ekarpen horrekin bat ez datorren oihartzun eskasa zabaltzeko nahia ere izan du antologia honek; helburu nagusietako bat jendea poesiara zaletzea izan du eta desoroimen kolektiboan merezi duten leku apal baina mitikoan ipintzea abizen batzuk.
Salneurri merkean merkaturatu diren 40 kaiera hauek edukitzea ezinbestekoa izango zaio euskal poesia eta kantagintzaz zerbait jakin gura lukeenari. Bertan zer aurkitu litekeen? Hildako eta bizidun poeten artean (ez dugu uste inor ahazten dugunik), Lizardi, Lauaxeta, Iokin Zaitegi, Joan Mari Lekuona, Manex Erdozaintzi-Etxart, Aresti, Bitoriano Gandiaga, J.A. Irigaray, Amaia Lasa, J.A. Artze, Jose Luis Otamendi, Xabier Montoia, Joxe Austin Arrieta, Joxean Muñoz, Omar Nabarro, Patziku Perurena, Felipe Juaristi, Pako Aristi, Rikardo Arregi Diaz de Heredia.
Horiez gain, lehen eta azken 20 antologatuen berri labur emateko: Orixeren euskal literatura modernoaren abiatzea; Salbatore Mitxelenaren E.H.-ren interpretazio teologikoa; Iratzederren fedea eta euskaltasuna; Etxanizen bihotzak agindu erarako poemak; Joxe Azurmendiren ni bakarti hori; Arantxa Urretabizkaiaren literatura femeninoaren isla edo samurtasuna; Atxagaren abangoardia; Itxaro Bordaren errealitate arruntenean finkatu izanaren ontasuna; Iñigo Aranbarriren euskalduntasunaren zaharberritzea; Berrizbeitiaren irudien dotorezia; Jon Miranderen atxikimendurik eza bizitzea egokitu zitzaion gizarteari; Mikel Lasaren eliteko poesia; Joan Mari Irigoienen ekialdezale izaera; Joseba Sarrionandiaren pentsamenduaren sakona, metafora eder, esangura anitza eta biribiltasuna; Tere Irastortzaren hitzetik poema eta esperientziatik ideia sortzeko gaitasuna; Rafa Egigurenen umore berezia; Juan Kruz Igerabideren hitzen jolasa, plazer emaile eta hausnarketa gai; Jon Aranoren poesia kritikoa eta ahalegin satirikoa; Luigi Anselmiren ardoa eta beste zenbait gai maila lirikora igotzea; Karlos Linazasororen bakardadearen poesia eta Juanjo Olasagarreren gurutzaketa eta elkartze ugariko obra…
Bukatzen joateko, Koldo Izagirreren esanetan, ideia jeniala izan zuen: “lagunak galtzeko eta are gauza makurrago baterako ere: etsaiak nituen batzuk adiskide bihurtzeko arrisku latza zaukaat!”. Berari eta Susa argitaletxeari eskerrak eman beharrean gaude, poesiaz gain beste literatur jeneroak ere argitaratu arren, poesia literatur jenero gorena dela pentsatzen baitute guk bezala.
Arestian esan bezala, iazko eta aurreko urteko berri hoberenetakoa orain arte erreseinatzeko parada izan ez badugu ere, zaleak edo irakurleak aurkitu ditzakezue oraindik 40 koaderno txukunak merke-merke merkatuan eta aukera ez galtzeko aholkatzen dizuegu.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres