kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Bar Gloria / Nerea Ibarzabal Salegi / Susa, 2022

Idi adarmotza Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2022-09-17

Ardo gorri basoak barraren amildegira jauzi egitea erabaki du eta lurrean lehertu da. Zerrautsez estali dituzte istripuaren arrastoak; baina ziur badela, hor zehar, kristal zatiren bat… Ongi etorri Bar Gloriara. Taberna erraldoi honen gidari dira lopetegitarrak eta haiekin zerbitzari lanetan ibiltzen den Mikel, zeina sendiaren parte bihurtu den kasik denboraren poderioz. Komunitate honen konstelazioa aztertzeko aitzakia da eleberri hau. Bi ahizpek aktiboki parte hartzen dute zerbitzari lanetan, baina izaera kontrajarria dute: Ana da dena zuzen egiten duen kidea, baina familiarengandik eta tabernatik aldentzen saiatuko da ahal duen bezain pronto. Rakelek, berriz, ez du ihesbiderik. Ez ditu gauzak bere ahizpak bezain txukun egiten eta harekin aldera dezaten kondenaturik dago, bere aitaren begien aurrean batez ere. Aitak, Patxik, Rakelen bidea zuzendu nahi luke, baina ez daki alabarekin komunikatzen. Idiekin, ordea, ondo moldatzen da, eta haiei eskaintzen die alabari ukatzen dion mimoa. Ama, Bizenta, gertatzen den guztiaren konplize isila da. Hainbeste, ezen hil eta hainbat urtera bere nitxotik ateratzen dutenean bere gorpua ez baita usteldu. Beti hor, beti geldi eta isilik. Tabernatik kanpoko gertaerak eta bilkurak parrandaren edo gaixoaldiari lotuta daude, eta, haietan ere, konstelazioa ez da guztiz desegingo.

Denboran aurrera eta atzera egiten du eleberriak, baina giroa beti da duela hainbat urtetakoa, zoko usaina darion herri txiki batekoa. Gertakizun daudenak maisuki aurreikusten ditu Ibarzabalek tabernako elementuetatik abiatutako metaforen bitartez. Alkoholari kateatutako sendia marrazten du Ibarzabalek. Idi probak, txikiteroak, amantal koipetsuak, arbasoen bizitza errepikatzera kondenaturik dauden pertsonaiak, desira ezkutuak eta ezkutuko erasoak… Giro tradizionalaren eta egungoaren arteko talka ikusgarria sustatzen du idazleak 27 kapitulu laburren bidez.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak