« Oharkabean bizitako bizitzak | Duela hogei urte »
Tene lehiaketa 2003 / Askoren artean / Elkar / Debako Udala, 2003
Tene lehiaketa Javier Rojo / El Correo, 2003-08-20
Debako Udalak urtero antolatzen duen Tene Mujika lehiaketaren azken edizioko irabazleen ipuinak agertu dira “Tene lehiaketa 2003” izena duen liburuan. Saria ezaguna izanik, bertan aurkezten diren ipuinek euskal literaturaren benetako mailaren irudia eman dezakete. Izan ere, literatura gustuko duten aldizkako idazle helduekin batera, idazleak izatea gustatuko litzaiekeen gazteak dira ipuinen egileak. Honelako liburu batean denetakoa dago, tragedia eta umorea, biak, aurki baititzake irakurleak. Idazle nagusien eskutik: Bosniako gerra gogoratzen duen istorioa (Xabier Artola Zubillagaren “Tximeletaren irria”, lehen sariaren irabazlea; bide batez, esan dezadan Jugoslaviakoa, antza, belaunaldi oso baten gerra mitikoa bihurtzen ari dela); Ipar Irlanda eta bortizkeria politikoaz aritzen dena (Josu Jimenez Maiaren “Séan MacSwineyren balada”, bigarren saria); herriaren aldaketen berri ematen duena, eraikinak pertsonaia bihurturik (Jokin Lasaren “Elkarrizketa isila”). Eta idazle gazteek sinatuta: Goiatz Labandibarren “Charlieren maitalea” izenekoa, non familia xelebre baten istorioa kontatzen den (istoriorik dibertigarriena, nire ustez); eta Nerea Uriaren “Udaberri berriak”, asmo onez beteriko adiskidetasunaren apologia bat.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez