« Tene lehiaketa | Idazlearen bila »
Hamar urte barru / Joxe Belmonte / Erein, 2003
Duela hogei urte Asier Sarasola / Gara, 2003-08-23
Francoren heriotzak txanpan botila ugari zorion aparrez eztandarazi zituen duela urte gutxi. Apar hori ezkutuan pairatutako askatasun egarriak asetzera zetorren omen, “trantsizioa” eufemismoaz izendatutako garaian. Eztandaz eztanda ematen ziren urratsak, mundu berriak irudikatu nahian. Ordura arteko hainbat debekuk ateak zabaldu zituzten; ongi-etorri sexua bizitzeko modu askeagoei, drogen erabilera kontrolperatuari, Euskal Herriko gatazkaren sozializazioari…
Honekin guztiarekin Joxe Belmontek Hamar urte barru eleberria josiberri du. Aipatu garaian gazte (eztanda guztien neurria areagotuz) ziren lau lagun nerabezaroko argazki batetik abiatzen ditu, euren bizitzak hurrengo hamar urteetan izandako ibilbidea kontatuz. Lagunok garaiko astinaldien mugan jartzen ditu, erresuminduta, galdutakoari begira, arriskua bizimolde eginda, maite minetan, maite ezinetan, kontraesanez eta sekretuz beteta. Amaiera itsatsita daramaten itzala da. Bizi duten giroa, erbestetik itzulera, ezker abertzalea, talde bakezaleak, San Frantzisko auzoa, hurrenez hurren. Arnasa zailtzen duen giroa. Estilo zuzen eta gordinaren bidez islatzen dena. Sarkasmoaren eta ironiaren laguntzaz protagonista bakoitzaren munduari kritikak luzatzen zaizkio, egilearen lerrotzea lerro arterako geratuz.
Idazleak abiatzen ditu protagonistak, narratzailea bera adurraren jabe delako, pertsonaia nagusi eta menpekoak bere gurarien arabera erabiltzen dituelako; noiz agerrarazi, noiz desagerrarazi, eta zein kasualitatez bideratuta. Kasualitateok gehiegizkoak iruditzeraino, neurria nork jarri ordea? Horretarako, Belmonte hiriaz baliatzen da. Bilboz, hain zuzen ere. Kokapen zehatzak, kokapen gertuak. Hiriak errazten baitu, ezagun duzun norbaitekin harremana galtzea eta kale kantoi horren bueltan, denborak aurrera egin arren, berreskuratzea-edo. Itxuraz inongo loturarik gabeko gizakiak elkarren ondoan jarriz, sakonean lotura estukoak direla aurkeztuz. Narratzailea, beraz, orojakile agertzen da, berak aukeratutakoaz soilik irakurriko dugu, gertatuko denaz iragarpenak aurreratuko dizkigu, haritik haratago eroandako digresiotan murgilduko gaitu, irakurleari zuzenduko zaio istoriotik kanpo paratuz bere burua, irakurleari, honi, jostailu izatearen irudipena piztuz. Apur bat tranpati, apur bat mcguffin, estilo aldetik nahikoa zinematografikoak egiten diren pasarteak lagaz.
Erabatekoa da narrazioa, elkarrizketak, deskribapenak, guztiak daude narrazioaren menpe, plano ezberdinetara lehenengo edo bigarren edo hirugarren pertsonaren erabilerak garamatzalarik. Denboran atzera eta aurrera jauzika, orainean gertatzen ari dena, iraganeko zein gertakizun dela-eta ondorioztatzen den. Haria askatu, haria eten, harira korapilatu ondoren, narratzaile boteretsuaren jostorratza nabaritzen da atzean, baliabideen erakustaldi zantzua iriztea ahal delarik, istorioa aitzakiaren mailara mugatuz. Hau ordea erraza da idaztea, asmo sortzailearen berririk gabe.
Horrela bada, idazle bilbotarra garai eta gai zail hari lotu zaio bere bigarren nobela ernetzeko, zailtasunei uko egin ordez, idazterakoan konplikazioa bilatuz. Abilezia aitortuko diogu hemendik eta hurrena arte agurtu.
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Maialen Sobrino Lopez
Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta
Asier Urkiza
Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Nagore Fernandez
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Paloma Rodriguez-Miñambres
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Mikel Asurmendi
Esker onak
Delphine De Vigan
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Enarak
Bernardo Atxaga
Irati Majuelo
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
Aritz Galarraga
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Joxe Aldasoro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Mikel Asurmendi
Odola kantari
Unai Elorriaga
Asier Urkiza
Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins
Nagore Fernandez
Eguna hasteko olerkiak
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Mikel Asurmendi