kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Romain zen bere izena / Joxean Agirre / Elkar, 2003

Idazlearen bila Javier Rojo / El Correo, 2003-08-27

“Romain zen bere izena”, Joxean Agirrek idatzitako nobela, metafikziozko literaturaren esparruan sar daiteke. Hasteko, argumentuaren abiapuntua bitxia behintzat dela esan daiteke. Idazle batek bere nortasuna ezkutuan gorde nahi du, literaturzaleak harritzen dituzten idazlanak argitaratzen dituen bitartean. Idazlea nor den azaltzeko ikerketa talde bat eratzen da. Honekin batera, hilketa bat ere gertatzen da, ezkutuko idazlearen benetako nortasuna azaltzera-edo eramango duena. Nobelaren argumentua aurrera emateko ikerketaren hariari eusten zaio, baina narrazioa korapilatsua da, aldi berean ildo desberdinak jarraitzen dituena, zeren narrazio nagusi honen barruan bestelako narrazioak ere sartzen baitira, idazleak idatzitako obren laburpenak adibidez, metafikzioaren kezkak zuzentzen duen bide batetik. Gauzak honela, irakurlea adi egon behar da, bestela, zein mailatan dagoen ohartu ezean, galtzeko arriskua izan dezake, batzuetan markoarena egiten duen istorioa eta pertsonaiek kontatzen dituzten istorioak antzeko xamarrak dira-eta. Txantxaren itxura dauka denak, argumentu nagusi hori sorpresaka baitoa aurrera, hari koherenterik ez balego bezala. Edonola ere, honek ez du kentzen irakurketa dibertigarria denik.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak