« Hegan? | Izarigabea egin zait: seriez kanpoko distortsioa »
Hotza bazkatzen / Izaskun Igoa Jaimerena / Balea Zuria, 2022
Galderak bazkatzen Irati Majuelo / Berria, 2022-06-19
Izaskun Igoa Jaimerenak irabazi zuen Donostia Kulturaren bosgarren saria, eta haren emaitza da Hotza bazkatzen, Balea Zuriak argitaratu berri duen poesia liburua. Ez da hori Igoak jasotzen duen lehendabiziko aitortza, baina bai, ordea, irakurleak duen lehenengo aukera idazlearen lan propio bat esku artean edukitzeko.
Hamar galderak egituratzen dute liburua, galdera bana kapituluko. Baina ez dute erantzun bakarra azaleratzen. Izan ere, galdera zabalak hartzen ditu idazleak abiapuntutzat, kutsu existentzialista nabarmena dutenak, eta, beraz, askotariko erantzunak jaso ditzaketenak. Horiei tiraka ontzen dira atal bakoitzeko poemak, baina ez dira hertsiki itaunei lotzen, eta, beraz, harri bat uretara bota ostean sortzen diren olatuen gisara funtzionatzen dute, batzuk lehen erreplikatik gertu, beste asko ardatzetik urrun. Hots, erantzunak baino gehiago, hausnarketa solteak aurki daitezke poemotan bilduta, txinparta batetik sortutako ideiak, batetik besterako loturak hari fin batek josten dituelarik. Kaosa du gaietako bat liburuak, eta egituraketan ere kaos puntu hori sumatzen da. Belarra bazkatzen duten abereen gisara, galderak gogoeta bilakatu arte murtxikatu ditu Igoak, hozkatu, itzulikatu, txikitu… ia galdera bera desegin arte.
Hala, gai ugari lantzen ditu idazleak hamar ataletan zehar, galdera desberdinei erantzun arren, elkarren artean harremandurik agertzen direnak. Bilduma osoan nabarmentzen da ni poetiko indartsu bat, barne munduari behako kritiko zorrotza ematen diona, eta norberaren baitan gordetzen diren nitasun desberdinei zuzentzen zaiona. Ahots horren bidez mahai gainean jartzen ditu geure buruei begiratzean sortzen ditugun auto-engainuak, tranpak eta berekoikeria, inertziei estilo zuzen eta gordinean aurre eginez. Halaber, ahots horren tonuari jarraikiz azaleratzen dira gainerako gaiak ere, ikusarazten dituztenak egungo bizi-erritmoaren eta naturaren denboraren arteko talkak, kontsumismoaren zentzugabekeria, behar ez ditugun behar faltsuek sortzen duten antsietatea edota pentsamendu eta jokaeren homogeneizazioa, besteak beste.
Hori dela eta, ez dira urriak natura, denbora edota distantziarekin erlazionatutako elementuak, poema-bildumako irudi, metafora eta sinbolo gehienak horietan oinarritzen baitira. Horien artean, aireak garrantzi berezia hartzen du liburu osoan, eta batik bat arnasak, haren bidez barne munduaren eta kanpoko errealitatearen lotura eta talka adierazten baititu idazleak. Sarri arnasestu edo itolarri sentsazioen bidez islatzen da ideia hori: “Sartu dut airea/ arnasa hartu nahian./ […] Irentsi dut,/ hartu dut airezkoa den dena,/ arnasa izan ezik”.
Honenbestez, esan daiteke proposamen originala aurkeztu duela Igoak, barne mundu indartsu eta zorrotza erakusten duena, baita idazketarako gaitasun aske eta freskoa ere. Anbiguetaterik gabe mintzo da lehen liburu hau, hizkera zuzen eta katramilatu gabean, galdera abstraktuegiak gerta zitezkeenei ihardespen pertsonal eta ausartak bideratu dizkiena.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi