kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

M ama* eme* ume* / Erika Lagoma / Estitxu Fernandez / Elkar, 2022

Mama, mami, mamu Jon Martin-Etxebeste / El Correo, 2022-06-18

Amatasunak irauli egiten du emakumezkoen bizitza. Ama bakarra dagoela esan ohi da, baina ama adina ama izateko modu badira: ohi baino zaharrago ama izatea erabakitzen dutenak, ama izatea inoiz erabaki ez zutenak, adopzioko haurrak dituzten amaordeak, bikotekidea erditu arren ama direnak… Liburuak dena jartzen du zalantzan. Haurren zaintza lanak (eta, bide batez, helduena eta zaharrena) nola egiten diren jabetzeko edo alternatibak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Norbanakoek, komunitateak eta zerbitzu publikoek zaintza lana zein puntutaraino partekatu eta banatu beharko luketen kuestionatzen du. Egungo ongizateak zaintza zenbateraino erraztu duen aipatzen du, baina sistema kapitalistaren erritmoek eta estutasunek norbanakoak nola estutzen dituen ere salatzen du. Elkarrizketatutako ama batzuek diote feminista izatea eta ama izatea batzuetan gatazka eta kontraesan iturri izan zaiela. Jendartean amatasunaren instituzioari lotutako betebeharrak zeintzuk diren seinalatzen da liburuan eta norbanako gisa zenbateraino juzgatuak izan diren ere azpimarratzen du. Haur baten etorrerak bikote harremanetan eragiten duen lurrikaraz ere hitz egiten da, eta mintzagai dira biolentzia obszetrikoa, edoskitzea, eta sexualitatea ere.

Tene Mujika saria irabazi zuten iaz Lagomak eta Fernandezek, eta hau izan da haien ikerketaren emaitza. June Fernandezen sarrera interesgarri bat dakar liburuak, epilogo bat, eta amatasunarekin lotutako bibliografia interesgarria; eta, tartean, lanaren mamia: 13 laguni egindako elkarrizketak. Mimoz eta mamiz, eta doitasun zientifikoz, egindako liburua da lesakarrena. Liburu inspiratzailea da, inondik ere, guraso direnentzat edo izateko asmoa dutenentzat. Konplizitateak eraikitzeko eta inertziak deseraikitzeko ezinbesteko altxorra.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak