kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

39 lore / Amancay Gaztañaga / Susa / EHAZE, 2021

Sokak, piztiak eta loreak Amaia Alvarez Uria / Argia, 2022-06-12

Arte dramatikoa arte efimeroa da eta aldi bakoitza berezia da horren ondorioz. Bere hutsuneetako bat, ikerketaren ikuspegitik, dokumentazio falta da. Hala ere, azken aldian, zorteko gabiltza. Batetik EHAZEren argitalpenak eta bestetik EHAZE eta Susaren arteko lankidetzatik jaiotako Ganbila bilduma ditugulako.

Horri perspektiba feminista gehitzen badiogu, beste hutsune batez ari gaitezke. Emakume sortzaileen ikusgarritasunaren arazoaz (arte guztietan gertatzen dena, jakina). Baina hor ere zorteko gabiltza. Eneritz Artetxek 2019an EHAZErekin argitaratu zuen Karanbola hirukoitzan esan zuen emakume sortzaile euskalduna izatea zapalkuntza hirukoitza dela eta egoera horrek asko zailtzen duela bidea.

2021ean, ordea, Amancay Gaztañaga etorri zaigu 39 lore lanarekin. “Emakume dramaturgoak behar ditugu, antzerkiaren mundua ondo ezagutzen dutenak, idatz ezazu nahi duzuna” esan zioten, eta hala egin du. 38 lorek sendatzen omen dute arima eta egileak bat gehiago sartu du sortan, bere ekarpen pertsonala egiteko.

Artetxek eta Ganbilakoek pasatako lekukoa hartu eta gaia bere esperientzia eta ezagutzatik kokatu du lehen atalean: euskal emakume sortzailea, dramaturgoa, pertsonaia izatea zer den eta antzerkiari buruzko hausnarketatxoa. Jarraian antzezlan bat sortu du: 39 lore. Azken atalean antzezlaneko pertsonaien oinarrian dauden antzerki klasikoko emakumezko pertsonaiak erakutsi dizkigu, “piztiak”, bere hitzetan.

Antzerkiaren munduak eman dizkigun emakumezko erreferenteen berrirakurketa egin du. Batetik, gizonek ikuspegi androzentriko eta sexistatik idatzitakoak direla argituz eta, bestetik, rol femeninoaren mugak eta zapalkuntzak salatuz. Hori gainditzeko beharraz dihardu, eredu berri eta askatzaileak sortzeko proposamena da, daudenak berrikusita edo berriak sortuz egin daitekeena.

Sokak agertzen dira antzezlanean, eta horiek askatzeko gogoa ere bai. Emakumeek jolasteko, sortzeko, begirada partekatzeko gonbidapena egiten da. Ongi etorriak zauriak sendatzeko loreak.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak