kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Austerlitz / W.G. Sebald (Idoia Santamaria) / Igela, 2022

Memoriaren arkitektura Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2022-06-11

Nortasunaren eraikuntza da eleberri honen ardatza; XXI. mendeko libururik originalenen artean sailkatuta dago, beraz, maisulantzat har daiteke 2001ean zendu zen Sebalden lan hau. Narratzaileak Jacques Austerlitz izeneko pertsonaia ezagutzen du Amberesen 1967an eta hiru hamarkadatan zehar harekin izandako harremana kontatzen dio irakurleari.

Liburuari izena ematen dion protagonistaren nortasuna XX. mende hasierako Europaren historiari lotuta dago: 1939an iritsi zen hirira protagonista, haurrez betetako trenen batean, gerraren basakeriatik ihesi. Geroztik, jendartean arrotz sentitzen da, eta bere iragana ordenatzeko beharra izango du bere lekua topatuko badu. Arroztasun sentipena areagotzeko, eleberri gehiena ez-lekuetan kokatzen du idazleak (tren geltokian, adibidez): leku horietan pertsonak zenbaki bihurtzen dira eta denbora errutinek baino ez dute markatzen. Errealitatearen pertzepzioa antzaldatua dago eta liburuak atalik ez izateak kaos hori indartzen du. Kaleen arkitektura da protagonistaren memoriaren zimendua eta hotzaren eta kasualitatearen eragina konstante bat da eleberri osoan zehar. Lehen zatiaren irakurketa ez da samurra, zenbaitentzat kontaketaren erritmoa geldoegia izan daiteke eta deskribapenetan inbertitutako espazioa, zabalegia. Bigarren zatian gurasoen bilaketan murgiltzen da protagonista eta berez-berez irakurtzen da.

Edizioari dagokionez, Alain Urrutiaren azal dotorea darama eta autoreak berak txertatutako argazki eta planoen erabilera bitxia ere mantendu dute. Idazlearen dokumentazio lanak errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak esploratzen ditu. Idoia Santamariaren itzulpena goi-mailakoa da. Liburua hasieratik hobeto ulertu nahi duen irakurleak Joseba Sarrionaindiaren gibel-solas argigarritik has dezake irakurketa.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak