« Bizitako puska batzuk baino ezin ditugu berregin | Zantzuak eta pozak »
Infinitua ihi batean / Irene Vallejo (Fernando Rey) / Pamiela, 2021
Liburuen omenez Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2022-04-09
Zer etorkizun dute liburuek? Zein da haien xarma? Irene Vallejo erantzun bila abiatzen da saiakera honetan humanitateen aldeko defentsa sutsua eratzen duelarik. Hots, kultura klasikoa apalategietatik atera eta XXI. mendeko gizarte teknologikoan bizirik dagoela adierazten du, erreferente horiek desakralizatuz eta haien garrantzia aldarrikatuz. Liburuen asmakuntza eta bilakaera hari nagusiak izanik, idazleak Grezia, Erroma, eskribauen lanak, liburutegiak, alfabetoaren sorrera eta ahozkotasuna jartzen ditu harremanetan. Vallejok aitortzen du gure iruditeria gehienak ahozkotasunean sortu zirela, eta literatura idatzia elikatzen duela ahozkotasunak. Dena den, ororen gainetik gailentzen da istorioak kontatzearen zaletasuna eta horrekiko maitasuna. Mundua mundu denetik, belaunaldiz belaunaldi igaro diren istorioek eta mitoek bizitzen lagundu gaituzte, ahoz zein idatziz. Alde horretatik, obra honek berretsi egiten du konpromisoa literaturarekin, liburuen bidez irudimenezko mundu magikoetara bidaiatu dezakegulako.
Egileak oso ongi daki irakurlearen arreta harrapatzen. Tonu akademikoa alboratu eta estilo hurbila aukeratuta, erudizioa eta engaiamendu handia erakusten ditu gaiari buruz. Datu historikoez gain, zertzelada autobiografikoak ere ematen ditu, adibidez, amak nola irakurtzen zion txikitan, jakin-mina eta irakurtzeko desioa pitzaraziz. Irakurketa atsegingarria dugu, horrenbestez, esku artean. Nork esan dezake liburuak edo irakurketa desagertzear daudela obra hau irakurri ondoren? Vallejoren saiakerak kontrakoa frogatzen du eta itxaropena eskaintzen digu liburuetan gordetako kontakizunek gizadiaren bizibidean laguntzen jarraituko dutela, gure mundua zabaltzen eta abegi beroa egiten digutelako. Azkenik, euskarazko itzulpenari dagokionez, goraipatu beharra dago Fernando Reyk burutu duen lan bikaina.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez