« Gogoaren zaintza | Sugeak dakiena »
Bihurguneko nasa / Uxue Apaolaza / Susa, 2021
Soinekoa jantzita Amaia Alvarez Uria / Argia, 2022-03-20
Harria kolpez kolpe zizelkatuz, forma zehatz eta finduak dituen lana ondu du Uxue Apaolazak. Bederatzi ipuin sortu ditu eta Bihurguneko nasa izenburupean bildu. Arin eta erraz irakurtzen diren arren, berrirakurtzera gonbidatzen zaituztet bertako geruzak deskubritzen joan ahal izateko.
Azalari begiratzen badiogu, izenburuak eta irudiak barruan topatuko dugunari buruzko pistak emango dizkigute. Batetik, Bihurguneko nasa izenburua dugu, barruko aipuarekin batera metroko bihurguneko nasa eta bertan irtetean izan beharreko arreta —eta bide guztiak zuzenak ez direla— gogoraraziko digute. Bestetik, arrain gorri bat dugu, burua eta gorputz erdi uretatik kanpo ateratzen duena, bere ohiko ingurunetik kanpo dagoenak sentitzen duen zirrararen sinboloa.
Protagonista Lur da, 40 urteko ama langilea. Zuria, heteroa eta klase ertainekoa. Madrilen bizi den euskalduna. Lagunartean, kalean gizon ezezagunekin, bikotekidearekin etxean, lankideen ondoan, familiari bisita egiten edo ohean ezin lokartu topatuko dugu orriotan.
“Soineko leun-leuna neraman” esaten digu narratzaileak Kaptatzaile ipuinean eta “Arroxaz jantzita” doala dio Auto beltza ipuinean. “Madrilgo rastroan bost euroan erositako soineko loreduna” darama berriz Prozesionariak ipuinean; “Jantzi, izan nahi zenukeena izateko” soinekoa da, saltzailearen arabera. “Normal” hitza askotan errepikatuko da, bere ingurukoei buruz berbetan, bera hortik kanpo dagoela eta horren nahia duela adieraziko digu: “heldu zoriontsuak”, “gazte kantariak”, “haur negartiak” aipatuko ditu. Soinekoa janztea ez baita ohikoa emakume batzuentzat, nahiz eta emakumeen arropa izan.
Baina aldi berean jonkiak, putak, eskaleak eta errumaniarrak agertuko dira 20 euro, Ekipo bat eta Manoletinak ipuinetan, protagonista “normal” bihurtuko duten “besteak”. Hortaz, pertsonaia nagusiaren pribilegioak eta zapalkuntzak aletuko dira; gatazka eta desorekak erakutsiko zaizkigu. Lan munduko prekaritatea ere agertu eta desagertuko da. Eta familia, amatasuna, sexua. Erroak dituen deserrotua da Lur, sistemaren parte dena, baina parte sentitzen ez dena. Autokritika eta hausnarketarako aukera irakurleontzat, identitate eta alteritate jokoan murgiltzeko parada.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez