« Ez eduki ez izan! “versus” Egin ezazu! Izan zaitez! | Soinekoa jantzita »
Ahaztu baino lehen, ama / Mikel Etxaburu / Pamiela, 2021
Gogoaren zaintza Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2022-03-19
Oroimena bisitatzen den aldiro berreraikitzen da, eta bisitatu ezin diren oroitzapenak zimeldu egiten dira. “Lapurrak” sartu ziren Mikel Etxabururen amaren buruan eta haren gogoratzeko ahalmena suntsitu zuten. Liburu hau haren zaintza eta akonpainamenduaren kronika da, eta haren galera biziaren dolu prozesua. Gurasoen azken hilabeteen kudeaketa neketsua bistaratzen du eta gure jendartean hiltzen ez dakigula gogorarazten digu. Keinuak hitzak baino baliotsuago bihurtzen diren fasean keinuak hitz bihurtzea erabaki zuen idazleak, amak bere semea ahalik eta beranduen ahantz zezan; eta bere oinazea publiko egitea erabaki zuen. Zaintzearen eta “zeintzearen” jolasa hiru ataletan banatua dago: “Post-itak pareta zurian”, “Mara-mara” eta “Zure lurraldean”.
Poemak xerra finetan ebaki ditu, lehen irakurraldian gozatzeko moduko mokadu gordinetan. Eserialdi bakarrean irentsiko du liburua irakurleak ziurrenik. Zenbait poema beste idazle batzuen poemen berrinterpretazioak dira. Julio Cortazarri egindako keinuren bat topatu daiteke eta baita Rabindranath Tagoreren poema baten birkreazioa ere. Jatorrizkoaren persistentzia amaren berraurkikuntzaren bilaketa etsitu bilakatzen du Etxaburuk.
Egunerokotasuneko lipar intimoak partekatu ditu idazleak: “Arropak erantzi dizkizut, astiro,/ sagarra azalgabetzen./ Orbela zara pausatuta plastikozko aulkian”. Kostaldeko herri txiki bateko paisaia deskribatzen da, etxe barrukoa, kanpoko munduarekin duen lotura bakarra balkoia delarik: “Eder ernatzen dira loreak zure balkoian/ astiro, zarata barik/ ondo gordetako sekretuak golkoan”. Amaren espazioa gero eta murritzagoa da, bere kapulutasunera itzultzen den lorea bezala. Aldi berean, ordea, semearen barne mundua loratzen sumatzen da, zaurgarritasunean gero eta ederrago.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi