« Udaminez | Euskal literaturaz »
Romain zen bere izena / Joxean Agirre / Elkar, 2003
Obsesioak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-08-03
Norbaitek “obsesio” hitza aipatzen badu, ziur izan jendeak gaizki begiratuko diola. Idazleari, ordea, barkatu egiten dizkiote bere obsesioak. Gehienetan, esan nahi dut, eta baldin eta obsesio horiek idatziz azaltzen badira, testuetan noski. Batzuetan gertatzen da, ordea, literaturaren eta bizitzaren arteko mugak bereizten zailak egiten zaizkiola irakurleari eta literaturako zenbait pasarteren gordintasuna idazlearen bizitzari egozten diola, idazlea, ondorioz, arbuiagarritzat hartuz. Gertatu egin da eta gertatzen da, eta gertatu ere gertatuko da.
Litekeena ere bada, idazleak obsesio inozoak izatea, batere perbertsoak ez direnak, literaturari buruzkoak edo idazle jakin bati buruzkoak. Bada idazle bat, Goetheren batere zalea ez eta, ahal izanez gero, Goethe aipatzen duena, barregarri utziz. “Goethe bezain baldarra zen dantzan”, eta horrelakoak idazten ditu, eta oso lasai geratzen da. Idazle jendea, izan ere, horrelakoxea da, eta obsesioak literatura gai bihurtzen ditu, edo behintzat saiatzen da horretan.
Joxean Agirre idazleak bere obsesioak ditu, literaturan behinik behin, literatura baita, guri dagokigunez, idazlea epaitzeko duguna. Historiaren hasiera erabakigarria da, orduan azaltzen bazaizkigu hari-mutur gehienak. Idazle baten emazteak bere senarra hiltzen du. Hori du hasiera eleberriak, emazteak idazle estimatu bezain misteriotsua hiltzen du, egun argiz. Lehenago, ordea, haren eskuizkribu bat beste idazle bati, hil den idazlearen miresle den gizonezko bati, utziz. Hari muturrei tiraka idazlea saiatuko da misterioa zertxobait argitzen, eta egia esan literaturaren historia labur bat ematen digu, idazleari eta idazketari buruzko gogoeta luze eta sakona eskaintzearekin batera.
Izen ezagunak azalduko baitira testuan, izen garrantzitsuak, literaturari buruzko literatura den honetan, idazlearen obsesioen zelai eta landa den liburu bitxi honetan. Errealitatea eta fikzioa elkarren arrimuan doazen liburu honetan.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi