« Akordatzen | Lehergailuak mundu erabat administratuari »
Bihurguneko nasa / Uxue Apaolaza / Susa, 2021
Manoletina ezerosoak Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2021-12-24
Hiri handi bateko diskrezioa, bakardadea eta arroztasuna bildu ditu Uxue Apaolazak bederatzi ipuinetan. Norbanakoa hiriaren aurka. Liburuko pertsonaiak gutxitutako kolektiboen parte dira, ezeroso daude eta ezlekuan; eta hiriak haien “anormaltasuna” itzultzen die ispilu baten gisa. Irakurlea ere ezeroso sentiarazteko ahalegina sumatzen da orriz orri. Lur da liburu honetako protagonista eta narratzaile nagusi. Irakurle gehienentzat harekin identifikatzea izango da naturalena: bulego handi batean lan egiten duen emakume euskalduna da; errealitatean existitzen ez den klase sozial ertaineko langile prekarizatua. Haren ikuspuntutik behatuko dira gertaera gehienak eta haren balioen, burutazioen, lotsen eta errudun sentipenen konplize bihurtuko da. Beste batzuetan, bigarren mailako protagonisten mozorroa baliatuz eragingo die gatazkei. Norbanakoen kontraesanak dira ipuinen ongarri eta zuzenean interpelatuko ditu irakurleak, haren lekuan zein posizio hartuko luketen pentsaraziz.
Hiria habitatzen duten, baina teilaturik ez duten pertsonak; arrazializatuak; gaixo psikiatrikoak; ekonomiak eta ziurgabetasunak kolpatutakoak; eta drogak bizitza erabat eraldatu dien pertsonekin topatuko da irakurlea liburuko kaleetan eta baita presio sozialak zamatutako amatasunekin, eta familiako txantaje emozionalekin ere. Botere harremanek zeharkatutako bederatzi ipuin bildu eta harilkatu ditu idazleak, hamar urtean zehar Madrilen sortu zaizkionak. Ipuingintzan idazle zaildua da Apaolaza. 2005ean “Umeek gezurra esaten dutenetik” argitaratu zuen eta “Mea Culpa” 2011n. Bere kontaera ipuinetara moldatzen da, nola zapata oinera. Oraingo honetan, Madrileko kaleetan osteratxo bat ematera gonbidatzen du irakurlea, manoletina ezerosoak jantzita.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez