« Manoletina ezerosoak | Besteen ifrentzu latza »
Sortaldekoak / Hedoi Etxarte / Susa, 2021
Lehergailuak mundu erabat administratuari Ibai Atutxa Ordeñana / Argia, 2021-12-26
Nola egin ihes ospitaleek batzuen eta besteen heriotzak administratzen dituzten moduetatik, eta egonkortasunak maitasuna administratzen duen moduetatik. Nola, elizak eta eskuinak administratutako landa eta kaleetatik; eta norbanakoaren administrazio enpresarialetik. Nola, poliziarentzat eta poliziak administratutako kale pribatizatuetatik, eta aurrezki kutxetan eta eskoletan bortxaz administratzen gaituzten moduetatik. Finean, nola egin ihes mundu erabat administratutik eta haren indarkeriatik.
Beste itaun batzuk ere bai, ziur, baina galdera horixe egitera behartu zaitzake Sortaldekoak poema liburuak, Hedoi Etxartek hirugarrenez Susarekin argitaratu duenak. Bada, lehenengo poema bera jarriko da, jada, erantzunaren bila. Horretarako, oroitzapenen maletan sartu eta ihesean jarriko zaitu liburuak.
Poema bildumak hortaz, behartu zaitzake galdetzera, eta baita harekin sortu diren beste objektu kulturalek ere. Zerua eta sua eta Usozaleak ikus-entzunezkoek elkarrizketa dute liburuarekin —paperean eta online eskuragarri dagoenarekin—. Testuaren izaera diskurtsiboa gainditzeko lana egiten dute bideoetan soinuek eta irudiek, eta oroitzapenen alderdi ez narratiboari egiten diote lekua. Narrazio baten logika lineala gainditzen duen erretorika eta isiltasunek hitz egiten duten poetika da oroitzapenei egozten zaiena orrietan eta klipetan zehar.
Horrenbestez, poemetako oroitzapenak irakurri daitezke mundu erabat administratuaren arauei gainezka eginez bezala. Kolektiboa da norbanakoa, kaosa da ordena, larrua jotzeko dira bankuak eta hilerriak, greba mugagabeak dira festak, merkantziek ez diote erantzuten truke-balioari, eta desirak hartzen ditu gorputzak. Guztiaren erdigunean dago Merced karrika: isilduen sorlekua eta zapalduen gurutzalekua.
Poema liburuko oroitzapenek beraz, egin lezakete lehergailu lana. Agian, posible da, balantza galarazi diezaioketela mundu erabat administratu honen oinarrien logikei. Lehergailuak badira, egingo ahal dute eztanda.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro