kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Gogoan dut / Aritz Galarraga / Pamiela, 2021

Akordatzen Igor Estankona / Argia, 2021-12-19

“Nire bizitza osatzen dute bizitza guztiek: poetaren bizitzek” zioen Pablo Nerudak bizi izan zela aitortu zuenean (Seix Barral, 1974). Eta zer da Pamielaren Upaingoa saila, poemak eta hibridoak eta oroitzapenak argitaratu daitezkeen saski-naski bat ez bada? Eta zer da Gogoan dut, lardaska ez bada, hari sentikor eta ikusezin batek airean doi-doi eutsia?

Ez dakit, egia esan, poesia den Gogoan dut, baina hala begitandu zait niri, halakotzat dut irakurri, eta gozatu ere bai irakurraldi bakar batean. Azertu eta akats guztiekin 80 eta 90eko hamarkada zailak gurutzatu genituenon lorratzen liburua da: “Gogoan dut Christina Rosenvinge”, edo “Gogoan dut zenbat polizia, bazter guztietan”.

Gu izan baikinen Ez Dok Amairuren eta Pott-en hilotzen pean loratzeko puntuan egon zen promesa herabea, eta hara non, jada memoriak idazten hasi garen: “Gogoan dut Swing taberna”, “Gogoan dut pasta gordinik jaten nuela”, “Gogoan dut ezagutu zintudanean beste batekin zenbiltzala”. Oroitzapen batzuk unibertsalak dira. Beste batzuk gureak bakarrik.

Aritz Galarragak elegantziaren eta patetismoaren arteko tonu eder egokia eman dio bere gogoratzeko ariketari, eta naturaltasunez egiten dio aurre etorkizunaren hutsuneari berari: “Gogoan dut dagoeneko ez naizena”. Liburu hau da malenkonia gabeko saudade bat, gezur-aitortze bat. Era horretan, letania honetako “gogoan dut” bakoitza autonomoa da eta oihartzun desberdina sor dezake gutako bakoitzarengan. Oroitzapen inozenteena izan daiteke denboraren puruz sakonena, eta gauza inoiz sakonek pisua galdu dezakete. Maitasun errekaduak daude hiru berbakoak, eta munduak daude hiru berbatan ebatziak. Aritz Galarragak badaki bere buruaz barre egiten eta barre eginarazten bihotza negarrez den artean. Angeluko BAB2-ko ate zuriak, Itoizko rotaflexen tximista-txinpartak, Dogma 95… urteak ziren ez nintzela gogoratzen Dogmaren ikaspenez, trukaje eta filtroak galarazita daudela. Eta hain zuzen trukaje eta filtro guztiak erabiliz idatzia da liburu hau. Distantziaren filtroa, ironiarena, elipsiarena… denak maneiatzen ditu bikain Aritz Galarragak egia esateko, bizi izan genuenean egiatzat hartu genuen egia eder idealizatu hura esateko berriro.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak