kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Gu gabe ere / Itziar Ugarte Irizar / Susa, 2021

Dena irabazteko Irati Majuelo / Berria, 2021-12-19

Gu gabe ere Itziar Ugartek argitaratu duen lehendabiziko poema-liburua da. Bere sinadura, hala ere, erraz aurki daiteke sariketa ugaritan edota Lekore aldizkarian, ez baita laburra literatur munduan egiten ari den ibilbidea. Lan heldua da lehen bilduma hau, zaratarik egin nahi gabe abiatua—izenburua bera ere letra xehez idatzita dakarrena, xume—, baina irakurtzeko eta berrirakurtzeko asko gordetzen duena.

Estilo narratiboari heltzen diote poema ugarik, anekdota edota oroitzapenen hariei tiraka, inguruan jazotzen denaren deskribatzaile ernea agertzen da idazlearen lekuan. Kontakizun hutsetik harago, ordea, irudi indartsu batek, hausnarketa zoli batek, beste zera batek geruza bat baino gehiago erantsi ohi dizkie istorioei. Badira, aldiz, lirikoagoak diren poemak, zeinetan idazlearen “ni”-ak, metaforek eta sinboloek eremua hartzen dioten kontakizun tonuari. Bi estiloen arteko zubi lanean, alabaina, esan daiteke estetika konstante bat topatu duela idazleak, delikatua eta sendoa aldi berean, xaloa eta sakona, liburua hasieratik amaierara lotzen duena. Argitasuna dario idazketari, apenas baitago hitzik sobera, eta hori zail izaten da poesia ontzean.

Galera eta heriotza jo badaitezke ere liburu honen gakotzat, gaiei dagokienean, badira poemaz poema azaleratzen diren beste hainbeste ere: heldutzearen pozak eta beldurrak, belaunaldi arteko arrakala ikusezinak, kezka politikoak, idazteko zilegitasunari buruzko gogoetak… Aro batetik besterako trantsizioa ikus daiteke poema bilduman, abiapuntu eta helmuga zehatzik ez duena, agian, baina mugimendua jartzen duena agerian. Bide horretan, etxe propio bat eraiki du Ugartek bere poesiaren baitan: badira familia-egongelak, aiton-amonen logelak, maitaleentzako oheak, lagunentzako ardoak; badira gatazka baten trastelekua, memoriarako zein mundurako leihoak eta oraindik etorri ez diren horien ganbara, “—komeni da leku bat ametsentzat—“. Etxearen erdigunean, norberarentzako gela bat. Argazkiak eta koadernoak daude gela horretan, dena irabazteko abaguneak, dena galtzeko beldurrak. Bizitzak nola, eraikitze-prozesuan jarraitzen duen etxearen korridoreetan zehar dabil idazlea, zenbaiten logeletan argia itzaltzen, besteei musika jartzen. Logela batetik besterako urratsetan zer galtzen den asmatu nahi luke, zer utzi dioten gainerakoek ohe ondoko mesanotxean.

Kanpora esandakoak eta —barrurantz gomutatutakoak—, ausartak dira Ugarteren poemak. Aurkitu dut haiengan belaunaldi baten begirada, euskal literaturan loratzen doan belaunaldi batena, herentzian jasotakoa zer zen eta horrekin zer egin nahi duen ulertu nahian dabilena, zer egon zen eta zer dakarren. Baina begiradaz harago hautematen dira bi begi. Belaunaldi baten begiradari parez pare eusten dioten bi begi zabal, ikusmolde eta ikusmira propioa dutenak. Dena irabazteko dutenak, bidean galtzeko beldurrik gabe.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak