kritiken hemeroteka

8.573 kritika

« | »

Gu gabe ere / Itziar Ugarte Irizar / Susa, 2021

Fan eta etorri Igor Estankona / Deia, 2021-12-18

Editoreak honela dio: “Momentu bat jasotzen du Itziar Ugarte Irizarren lehenengo poema liburuak, dena irabazteko izan eta dena galtzeko beldurra sentitzen hasten garen momentu hori. Erabaki, deskubrimendu eta oroitzapen berrien garaia. Poemotako ahotsa bere mundua sortzen ari den sasoi horretan, lurrikara isila izango da hurbileko hiru pertsonaren heriotza. Denbora eta lekuarekiko kezka areagotuko dio horrek, munduarekiko begirada aldatzen eta zailtzen ari den bitartean, horrek dakarren ziurgabetasunarekin eta, nola ez, gozamenarekin”.

Itziar Ugarteren Gu gabe ere gure baitara biltzeko eta errepasoa egiteko liburua da, bizirik gaudenontzako Domu Santu egun baten antzekoa: detaile txikien bidez, poema-erramuen bidez, ulertu ezin dena ulertzeko ahalegin bat. Nagore Legarretaren azaleko irudiak ere iradokitzen du halako ‘deja vu’ sentsazio bat, egon barik egon garela nonoiz nonbaiten, edo agian ez ginela izan gu: “Egunero agertzen zinen/ esku ahur bat indio eran// eskola, lana/ agur bat azpitik igarotzean// —bidexka bakarra dago/ bide guztien zuztarrean?—// Munduari aurre egiteko/ ez dut gehiago behar// eta egongo ez zarenean ere/ikusiko dudala egingo nuke”.

Ematen du Itziar Ugartek (Oñati, 1995) fan eta etorrien bitakora bat idatzi duela edozeinentzat baliagarria, baina batez ere beretzat terapeutikoa, beretzat liberazio eta errepaso. Berba zehatza eta sentimendu sakonak bat egiten duen lekuan sortzen da poesia eite hau, non erromantizismoa nahasten den bihotz jada zurratu batekin: “pentsatzen nola izango den zurekin egotea/ berrogei ditudanean, hirurogei…”.

Gu gabe ere erraz identifikatzeko moduko poemez dago eraikia, baina osorik unibertso zabal bat da, bakoitzarengan esaldi bakoitzak sortzen duen oihartzunak biderkatua. Sinple eta modu klasikoari dago idatzia —apurketa formal batzuk gorabehera—, baina era berean berria da. Itziar Ugartek bere bizitzan sartzera gonbidatzen gaitu eta azkenean irakurleak bere buruarekin egingo du topo, harriturik irakurriko ditu bere-bereak diren bizipenak, argi-ilunen joko bat unibertsala du deskubrituko: “nongoak ginen galdezka hurbildu zirenean// esan genienean esan ziguten// ba gure aita guardia zibila da”. Horrela bukatzen da Oporrak poema, eta laburbiltzen du liburua, inozentziaren eta oro jakitearen nahaste kalkulatu bat baina, era berean, euskal poesiara hurrengo belaunaldia ailegatu dela iragartzen digun pieza. Gerra hurbil da, baina gerra gauza urrun bat dela dirudi.

Eta beste gerrez zer esan, gorputzak maitemintzen eta desmaitemintzen diren zelaiez. Itziar Ugarteren gorputzetatik igarotzen da guztia, haurtzaroa, familia eta, horien ostean, askatasuna, hain gozo eta mikatza: “ohe ondoan kandela bat/ piztuta utzi/ eta ur bila/ altxatzearen/ antza du maiz/ ez ote den leihotik/ haize fin bat sartuko/ ez ote duzun itzuleran/ dena/ sutan topatuko”.

Eta tentsio horretan —barrua, kanpoa, publikoa, pribatua— doa aurrera liburua, irudi sotilez betea baina argudio barik, poesia onena doan eran. Esan nahi baita, kritikoki baina leziorik eman barik, behaketa bat balitz bezala bizitza. Eta halako batean dio: “eta ezin jakin/ zerk ematen dion/ zentzua zeri/ zein den benetan/ hainbeste/ hitzen gogoa/ dena gertatu bitartean/ eskuak kaierak hormak/ oharrez betetzen/ segitzearena”.

Azken kritikak

Lakioa
Josu Goikoetxea

Irati Majuelo

Poesia guztia
Safo

Aritz Galarraga

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Maddi Galdos Areta

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Hasier Rekondo

Akabo
Laura Mintegi

Jon Jimenez

Akabo
Laura Mintegi

Asier Urkiza

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya

Nagore Fernandez

Beste zerbait
Danele Sarriugarte

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Kuntzak eta kerak
Sara Uribe-Etxeberria

Jon Martin-Etxebeste

Hitzetik ortzira
Ana Urkiza

Mikel Asurmendi

Askatasun haizea
Javier Buces

Irati Majuelo

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Ibon Egaña

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Aiora Sampedro

Meditazioak
John Donne

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

Hedabideak