kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Udaberria sutan / Joxemari Iturralde / Pamiela, 2021

Mikrotasuna Nagore Fernandez / Berria, 2021-11-28

Haikuek literatura japoniarrean dute jatorria. Laburtasunak definitzen ditu: hiru bertso lerroko konposizioak dira, eta gehienez ere hamazazpi silabaz osatuta egon daitezke, bost-zazpi-bost hurrenkeran, hain zuzen. Hamazazpi silaba unibertso oso baterako, errealitate bakar bat deskribatzeko, iritzi bat emateko. Joxemari Iturraldek istorio bat ez, ezpada ia ehun ehundu ditu bere azken poesia antologian: Udaberria sutan (Ia ehun haiku). Antologia diot, Iturraldek jada idatzita duen Mila haiku eta bat gehiago – Mil y un haikus obra elebidunetik jaio baita azken hau. Eta idazleak argi dio: “Nik idazten ditudan haikuek tradizio japoniarrean oinarritzen diren funtsezko hiru arauak betetzen dituzte”. Bost-zazpi-bost hurrenkera metrikoa jarraitzeaz batera, konposizioek ez dute errimarik, eta guztiak biltzen dira motibo baten inguruan: kigo, urtaro-hitza. Azken hau askatasunez ulertu da lanean, eta urtaroak ez ezik, naturarekin zerikusia dutenak ere bildu dira multzo honetan. Horrela bada, irakurleak ez du aurkituko urdinez jantzitako neskatxarik orriotan, kolore anitzeko udaberriak baizik, berdeagoak, arreak, gorri-biziak eta beltzak, sutan direnak, eta duela asko itzali direnak, joandakoak.

Errimarik gabeko poema hiperlaburrak direla zehaztu dugu gorago, baina errimarik ez izateak ez du esan nahi, inondik ere, erritmorik ez dutenik. Guztiz konposizio biziak aurkituko ditu irakurleak, eta bisualak: haiku bakoitzak irudi bat eskaini dit, argazki edo pintura erakusketa batean egongo banintz bezala, koadroak eta argazkiak irakurri ditut etengabe. Batzuk (mordo bat, ausartuko naiz esatera) kontrastez eraiki ditu Iturraldek: lehen bi bertso lerroek egoera dakarte; azkenengoak aurreko guztiaren antitesia. Besteetan, deskriptiboak dira guztiz: lehenengo bietan ingurumaria deskribatzen da; hirugarrenean, definizio bat bailitzan, aurreko lerroetako azalpenari dagokion kontzeptua. Badira haiku nahiko metaliterario-metapoetikoak ere, gutxiengoa diren arren. Tropoz, sinboloz eta konparazioz jositako obra honek, baina, aurrez aurre jartzen ditu maiz protagonista nagusiak: “zu” dioen ni poetikoa eta natura. Bi-biek loturak eraikitzen dituzte, eta bidean nostalgiko begiratzen diote bigarren pertsona gramatikalari, joandakoak, urrun dagoenak, galdutakoak, ahaztutakoak duen begiradatik eta tonutik dihardute. Alde horretatik, nahiz eta paleta guztiaren polikromia aprobetxatu, idazleak kolore pastelen aldeko hautua egin duela iruditu zait, itzalitako ñabardurekin, itzalitako gomutekin.

Narratibitatea deitzen den horretatik oso urrun dauden arren, Iturraldek bildu dituen haikuek asko dute mikroipuinetatik, genero hiperlabur horretatik. Mikro-ak dira idazlearen proposamen poetikoak, mikrofikzioak, mikroerrealitateak, mikropoemak. Testuak zenbat eta laburragoak izan, hainbat eta handiagoa izaten da irakurleari eskatzen zaion konpromisoa. “Espektatiben horizontea”, esango lukete harreraren teoria maite dutenek. “Hutsuneak bete”, irakasle tradizionalenek. Guztiarekin ere, askatasuna dakarte idazlearen hitzek; imajinatzeko eta jolasteko askatasuna.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak