« Euskal nazionalismoa, lekuko emakume laidotu baten harian | Mikrotasuna »
Ez dakit zertaz ari zaren / Ana Malagon / Elkar, 2021
Bizi desengainuak Paloma Rodriguez-Miñambres / El Correo, 2021-11-27
Ana Malagonek hirugarren ipuin liburua aurkezten digu “Ez dakit zertaz ari zaren” izenburupean, hamabost narraziok osatua. Ironiaz —bai eta ironiaz haratago dauden ukitu sarkastikoez han hemen— lagundurik, giza harremanen izaera konplexua islatzen da kontakizunetan, horien argi-ilunak eta kontraesanak agerian.
Idazteko eskarmentua nabaritzen zaio; indarguneen artean, ahots sendoaz gain, esaldi zehatzak eta laburrak erabiltzen ditu taxuz istorioen pultsuari eusteko eta tentsioa, dinamismoa emateko. Irudikatu dituen pertsonaiak, alde batetik, ez daude asebeteta beren bizimoduarekin, ez lanarekin ez bikote edo familia harremanekin. Bestetik, komunikaziorik eza nabarmentzen zaie, mina, nahasmendu emozionala eta zalantzak ehuntzen dituztelarik. Bakardadea, egunerokoak soiltzen dituen ezinegona eta antsietatea, besteen intimitatearekiko sentsazio deserosoa, esaterako, azaltzen dira kontakizunetan. Haien pentsamenduen jarioan antzematen dugu inguratzen duten errealitate gordinaz, hutsalaz jakitun daudela, baina ez dakitela nola aldatu; aurrera segitzen dute, inertziaz bizitzen, prekarietatea edo babesgabetasuna soinean. Horren harira, oso adierazgarria begitandu zait azken ipuina, “Klaustroa”. Bertan, ikastola bateko irakasleen laneko ika-mikak deskribatzen dira tonu garratzagoarekin, liburuko beste istorioekin konparatuz gero. Mikrokosmos etsigarri horren erretratuak —une batzuetan, ia karikaturaraino lerraturik— sistemaren jokabide krudel eta axolagabea kritikatzeko balio du.
Malagonek aitortu du oskoletik ateratzeko saiakera egin duela pertsonak nondik datozen eta gauzak zergatik egiten dituzten enpatiatik ulertzeko. Aletu dituen narrazio hauetan lortu duela baiezta dezakegu, gustura irakurtzen baitira, nahiz eta, bizitzan bezala, mingostasuna eta deserosotasuna sentitu.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez