kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Hostoen hezurdura unatua / Maixa Zugasti / Balea Zuria, 2021

Komunikatzen Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2021-07-31

Azken hamarkadatan erabat aldatu dira besteekin harremanetan jartzeko bideak, baina azaletik azalerako komunikazioa, ez da batere aldatu. Erakarpenak gidatzen ditu, oraintzak orain helduagoak dira. Usapalak hegaldatu dira eta biluztasunak lehen bainodik, esku gosetiak maitaleen haragi berotan barrena, maitekor, jeloskor eta berekoi; baina gorpu beldur gehiago ematen du. Izenburuak iradokitzen duen bezala, bizitzaren udazkenean kokatzen da liburua: ihartze bidean, baina koloretsu.

Komunikazioa da Maixa Zugastiren liburu honen ardatza. Hiru ataletan banatuta dago: isiltasuna, hitza eta zarata. Behinola laztandutako gorputzen memoriak eta errekreazioak leku esanguratsua hartzen du liburuan, sexu joanak mugitzen ditu orainaldiko errotak. Sedukzio jokoa garrantzitsua da liburuan eta badira desio toxikoak ere. “Anonymus” izenburua daraman poemak sinadurarik gabeko mezuez dihardu eta babesgabetasun eta indarkeria maila beldurgarria iradokitzen du. Iraganeko harremanek orainean duten eraginaz mintzo dira beste zenbait, basatiak eta odoltsuak izan baitira: “Piztia naizela diote: nire azazkaletan haragi zirtzildua aurkitu dute”, “norbaiten eskuek zintuzten zauritu, eta ondoren, sendatu”. Hoskidetasun jolas interesgarriak sortu dituzte zenbait poemek eta abestitz bihurtzeko aproposak lirateke haietako asko: “Ez zinen gaua bezain ilun eta leizeko; gaua zinen, leize huts” bezalako estribilloak topatuko ditu irakurleak.

Kultura eta hizkuntza ezberdinetako irakurketei keinuak egin dizkie idazleak eta bere estiloan bistakoa da hispaniar literaturaren eragina. Irun Hiriko lehiaketan nabarmendu zen Zugazti “L.A.A.” izeneko thriller psikologikoarekin, eta segidan argitaratu zuen “Ahotsak eta itzalak” liburuan genero beltzaren arrastotik segi zuen. Liburu honek bide berri bat zabaldu dio idazle tolosarrari; oinek minbera jarraitzen dute, baina paisaia ederragoetan egiten du aurrera.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak