kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Bidea eta zauria / Askoren artean / Balea Zuria, 2021

Berrikuste bat Igor Estankona / Argia, 2021-07-25

Beste antologia alferreko bat, esango luke nonork. Unibertsitate esparruko lan zentzubako bat, agian. Poeten hautaketa ere duda-mudakoa, eta ikuspuntu partzial horrekin nekez atera daitekeela ondoriorik. Baina hara non, Jon Kortazar eta Paloma Rodriguez-Miñambresen Bidea eta zauria, sei poeta (2000-2019), Balea Zuriak oraintxe argitaratu berria, begitandu zaigu ibilian egin ohi den geldialdi intelektual horietako bat: “Irakurtzen ari zaren lan honen iturria 2020aren hasieran Badajozen argiratzen den Sudoeste aldizkariko zuzendari Antonio Sáez Delgadok egin zigun dei bat da”. Eta horrela, eleberri baten edo kronika baten hasiera.

Eta hari horri tiraka Jon Kortazar eta Paloma Rodriguez-Miñambresek hitzaurre aski interesgarria, datuz hornitua eta uneka harrigarria ondu dute bilduma honen iturri eta era berean helburu dena: “1980tik gaur arte, lau urtetan ez da poeten jaiotzarik erregistratu: 1987, 1989, 1992 eta 1995ean. Are tristeagoa, 2003 eta 2005 urteetan 1980tik aurrera jaiotako poeta multzoak ez zuen obrarik argitaratu”. Izan ere, autoreen ustez, poesia apurka-apurka itzaltzen ari den garra da Euskal Herrian, bere helburu nazional-berpizkundekoa, bere helburu apurtzailea, bere helburu estetikoa galduxe dituen adierazpidea izaki. Horri erantsiz gero kritika literario serio baten falta, bada, bistaratzen den panorama ez da oso itxaropentsua.

Dena dela, gero poetek hitz egiten dute: Peru Magdalena, Jon Benito, Hasier Larretxea, Ione Gorostarzu, Iñigo Astiz eta Beatriz Chivite. Lehen hirurak, agian, ezin ukitu litezkeen gauzetaz ari dira gehiago eta azken hirurak, beharbada, introspekzioa jazoeretan bilatu-zaleak dira. Denak dira 1980tik aitzina jaioak, denak irakurri ditugu, denek dute bilatzen gu bat, denek amesten etorkizuna, su hori: “Muino urperatuak ikusten ditugu paisaian/ lurrean iragazten zaizkigun oinetakoak/ eta gure begientzat desagertu den kea” (Jon Benito, Aingurak erreketan, Susa, 2001). Edo Felipe Juaristik liburuko azken hitzean dioen legez, “unibertsoa hartu nahi dute”. Hona hemen gida antzeko bat bihar-etzi etorriko diren euskal poeta guztientzat.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak