« Sekula iruzkindu behar ez nizkizun ipuinak | Berrikuste bat »
Zeruko belardiak / John Steinbeck (Asun Garikano) / Elkar, 2021
Bedeinkapen madarikatua Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2021-07-24
Demagun badela Amerikako Estatu Batuetan herritar guztiek elkar zaintzen eta zelatatzen duten herrixka bat. Pentsamendu magikoa eta errealitatea elkarrekin bizi direla. Demagun paraje haiek bereziki emankorrak direla nekazaritzarako eta bertako aireak arnasteak bakez betetzen dituela hango lurrak lehenengoz zapaltzen dituztenak. Itxuraz, ez legoke munduan bizimodu berri bati ekiteko hura baino leku hoberik; baina bada madarikazio bat, zorionaren aurka tematzen dena: utzikeria batzuetan, gaitzen bat besteetan, zorte txarra gehienetan. Eta, une hori iristen denean, patuak paregabeko lur horiek uztera behartuko ditu herritarrak. Irudi luke zeruko belardiek etxe sailak lugorrian utzi behar dituztela aldiro berriz ere bizitzaz oparo ernamuindu aurretik.
Asun Garikanok itzuli du liburua. Eskarmentu handiko itzultzailea da tolosarra eta liburuaren fruitu-arbola usaina mantentzen asmatu du. Literatura Klasikoaren gailurretako bat den ipuin liburu hau XX. mende hasieran kokatuta dago eta herrietatik hirietako exodoa gertatzeko hamabi motibo pilatzen ditu. Steinbeckek (1902-1968) maisutasunez deskribatzen ditu herrietan sustraitutako sineskeriak eta kanpotarrekiko mesfidantzak. Jendarteko genero sistemak sortzen dituen presioak begibistakoak dira. Herri txiki batean gainerakoengandik bereizten dituen ezaugarriak izateak dituen onurak eta madarikazioak deskribatzen ditu Tularecito-ren ipuinak. Rosak eta Mariak bere burua betetzen diren profezia bat gorpuzten dute. Marrazo Wicks tratantea kapitalismoari eta itxurakeriari buruz gogoeta eginarazten duen ipuinaren protagonista izango da. Whitesidetarren sendian, berriz, ugalkortasunaren kapritxoak eta aitonaren legatua konplitu beharraren kondena uztartzen dira. Duela mende bat girotuta egonagatik egunerokotasun osoa duen liburua da honako hau. Guztiz gomendagarria.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi