« Gaitzaren edertasuna | Udaberri bat geroago »
Olivetti / Aitziber Etxeberria / Erein, 2020
Olivetti Iban Lantxo / Aizu!, 2021-06
Ingridi aita hil zaio. Oinordean, lehendik inoiz ikusi ez duen idazmakina zahar bat jasoko du, eta, halakorik espero gabe, bizitza hankaz gora jarriko dio tramankuluak. Izan ere, Olivettia sekretu handi baten giltza izango da… Pelikula batean bezala? Bada, beharbada, ez. Filmetan, dena gertatzen da zerbaitegatik. Pertsonaiek, eszenek eta elkarrizketek badute arrazoi bat, xede bat. Haatik, bizitza ez da filma. Mundu errealean, txepelak ere badaude, baita garrantzirik gabeko ekintzak eta helbururik gabeko elkarrizketak ere. Baina mamirik gabeko gauzek ere egiten gaituzte; horiek ez bagenitu, ez ginateke izango. Horrexegatik, hain zuzen, iruditu zait hain sinesgarria Aitziber Etxeberriaren azken eleberria. Pertsonaia gutxi izanagatik, horiek egiten eta esaten dituzten kontu guztiak ez daude hor tramaren garapen hutserako. Dena den, ez zait iruditu betelana dagoenik. Are gehiago, liburua erraz irakurri eta ulertzen dela esango nuke, eta autoreak badaki interesari eusten. Hala, karta guztiak mahai gainean daudenean, zer pentsatu ere ez dut oso argi. Nahikoa izan al da? Macguffinaren misterioa (Olivetti idazmakinarena, alegia) argituta dago ala aipatutako azpi-trama hutsal horiek balizko bigarren zatiren batean garatuko dira? Egileak berak argitu beharko digu etorkizunean. Edo ez: bizitza errealean, den-dena argitzen al da amaieran?
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi