kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Gaitzaren loreak / Charles Baudelaire (Patxi Apalategi) / Balea Zuria, 2020

Gaitzaren edertasuna Jose Luis Padron / Bilbao, 2021-06

Balea Zuria etxeak iaz argitaratu zuen Baudelaireren Gaitzaren loreak, Patxi Apalategiren itzulpenean, eta liburua, beste liburu askok bezala, izoztuta edo linbo moduko batean geratu da koronabirusaren erruz. Baudelaire jaio zela berrehun urte betetzen direnean, gogora ekarri nahi ditugu poeta frantziarraren lana eta Apalategiren itzulpen bikaina.

1857an kaleratu zen Les Fleurs du mal, lehen edizioan. Baudelaireren lanik entzutetsuena da, baita kritikatuena ere. Bere garaian gogor epaitu zuten, orduko moralarekin bat egiten ez zuelako. Frantziako epaileek edizioaren bahiketa agindu zuten, baita egilea eta editoreak epaitzea ere. Isuna ezarri zieten, eta, gainera, sei poema ezabatzeko agindua eman. Kondena hori ez zitzaion kendu liburuari 1949ra arte.

1861ean, bigarren edizioa kaleratu zuten. Ezabatu ziren sei poema haien ordez, hogeita hamabost berri eman ziren argitara. Edizio hori erabili du Patxi Apalategik itzulpen lana burutzeko. 1868an, poeta hil eta urtebetera, hirugarren edizioa kaleratu zuten. Kenduarazi zizkioten sei poemak Apalategik gehitu egin ditu liburuan, corpus osoko obra burutzeko, Baudelairek betidanik nahi izan zuen bezala.

Gaitzaren loreak liburuko gaiak poesiak dituen betiko gaiak dira, bizitza, heriotza, maitasuna, amodioa, gorrotoa, bidaiak, natura, loreak zentzu sinbolikoan ere bai, baina diferentzia bat dauka Baudelairek, alegia berak bilatzen duena da, hitzaren bidez ederraren ederragotzea ez, baizik eta gaitzetik, itsusitik, okerrenetik horren edertasuna ateratzea; horregatik dira gaitzaren loreak. Diferentzia horrek XIX. nahiz XX. mendeko lirika modernoaren aita bihurtzen du.

Josu Goikoetxea kazetariaren iritzirako, Apalategiren itzulpena monumentala da. Egia esan horren atzean lan handia dago, pixkanaka urtetan zehar Apalategi itzultzen joan den lana. Gaitzaren loreak obrak eskatzen du hizkuntzaren lanketa handia, eta hori nabaritzen da alde guztietatik dagoela, bai lexikoan, bai neurrietan, errimetan… Egia esan, sekulako lana.

Luze segi liteke liburuaz hitz egiten, baina amaitzeko, Joannes Jauregi literatura kritikariak Apalategik euskarara osorik egindako itzulpenaren harira esandako hitzak ekarri nahi ditugu hona: “Horretan ere bide-urratzaile izango dugu Gaitzaren loreak“.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak