« Uraren taupada | Nobelen amaierez »
Sotoan gordeak / Miren Gorrotxategi / Txalaparta, 2021
Sotoan gordeak Arrate Beristain Uriarte / Aizu!, 2021-05
Nobelak Bilboko Guggenheim Museoan du hasiera. Alex eta Nora bikotekideak han dabiltzala, bat-batean Norak norbait ikusi duela uste izan du. Pertsona hori garrantzitsua da, susmo hutsaren ondorioz galdu baitu konortea. Alabaina, hori ez da izango eguneko azken gertakaria: aita hil dela jakingo du geroago. Hortaz, maletak egin, eta Vianara joango dira, zeru grisaren eta kale zaratatsuen ordez, mahastiz betetako paisaia nabar, idor eta isilean murgiltzera. Intrigaz eta ardoz zipriztindutako eleberri beltza ondu du Miren Gorrotxategi idazleak. Bikotea da protagonista, eta, haien arteko harremanaz gain, Noraren familiaren historia kontatzen digu, hiru garai zehatzetan jazotako gertakizunak, hain zuzen ere: 1989an, 2009an eta 2019an. Urte horietan gertatutakoak emakumeen begiraden bitartez helduko zaizkigu. Gorrotxategik, estilo bizian idatziz, irakurketari lotzea erdiesten du, eta tentsioa handitzea ere bai. Aipatu hiru garaiak tartekatzen ditu, eta istorioek aurrera jarraitzen dute, beren arteko lotura argia izan arte. Lanaren izenburua iradokitzailea da oso: Sotoan gordeak. Oroitzapenak zein sekretuak pilatzen dira toki ilun bezain heze horretan. Eta, etxeko gainerako bazterrak ez bezala, gela ez da ez gustura ez harrotasunez erakusten, deserosoa baita intimitatearen hautsa harrotzea, nahiz eta pertsona maitearekin izan.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez