kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Etxeko urak / Leire Bilbao / Susa, 2020

Uraren taupada Jose Luis Padron / Bilbao, 2021-05

Argitaratu berri duen poesia liburua aurkezteko, Leire Bilbaok errezitaldia eskaini zuen joan den martxoaren 29an, Koldo Mitxelena Kulturunean. Yolanda Arrietak sarrera egin zuen Leire Bilbaoren poetikaren harira, eta Claudia Alduncin Musikeneko ikasleak klarinete hotsez jantzi zuen irakurraldia. Susa Argitaletxearekin argitaratu duen poesia liburua aurkeztera etorri zen Donostiara.

Etxeko urak jarri dio izenburua, Ondarroako esamoldea da, “Horrek etxeko urak dauzka!”, inork etxetik edan duela adierazteko, etxeko izateko eta egiteko moduak moduak bustitzen gaituztela, eta hortik asko dauka amatasunak. Bada, beraz, liburuan etxeko iturburu bat, eten ez den jario bat, amamak, amak, izebak edota inguruko beste amek bustitakoa. Itsaso bat, beti eder, baina batzuetan maltzur. Kontuz eta errespetuz egon behar da ur horietan. Zintzotasun samur, baina errukigabez begiratu dio amatasunari, bizitzari.

Ama izan zenean, Leire Bilbaok sentitu zuen bere gorputza lurralde bihurtu zela, amatasunaren tokia, eta, dakigunez, lurralde bakoitzak paisaia ezberdinak hartzen ditu: baditu lautadak, baditu mendiak, baina baditu aldapa gorak eta aldapa beherak. Leku hori irudikatu nahi izan du Leire Bilbaok hirugarrena duen poema liburu honetan, sentitzen duelako badagoela amatasunaren gaiaren inguruan jabetza sentimendu asko eta amatasuna interpretatzeko modu asko. Haur bat erditu zuen, poza, baina baita min, zama, galdera ikur eta zalantza asko ere.

“Denok gara erabat ezagutuko ez dugun ama baten seme-alabak”, esan du poemetako batean, “…mundua aldatzeko/jaiotzeko modua aldatu behar da”, dio beste batean. Leire Bilbaoren poesian isiltasunek indarra daukate, baina esaten dituenen gertutasunak eta bideak ere bai.

Hiru poema liburu ditu argitaratuak Leire Bilbaok: 2006ko Ezkatak izan zen aurrenekoa; 2011ko Scanner, bigarrena; eta bederatzi hilabete ez, baizik eta bederatzi urteren buruan erditu duen liburu berria, Etxeko urak.

Taupada presarik gabe entzun behar da, badaki Leire Bilbaok. Taupada egiten du Etxeko urak poema liburuak, hori da bere adierazpidea.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak