« Gudu-zelaia zabaltzen duen liburua | Poeta ‘bekatari’ baten unibertso anitza »
Sotoan gordeak / Miren Gorrotxategi / Txalaparta, 2020
Upategietako misterioa Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2021-03-27
Ardoa merke salduko bada, mendemako langileek garesti ordaindu beharko dute. Aldi baterako langileen osasuna zukutzen dute mahastien jabeek haien bezero aberatsek gerora mama gozo hura kopa distiratsuetan dastatu dezaten. Vianako upategietan girotutako nobela beltz honetan klase sozialen arteko talka agerikoa da. Upategiko alaba, Nora, da nobelaren hari-matazaren ertza daramana; bere aitaren heriotzak eramango du, berriz, jaioterrira. Doluan lagun duen Alex bikotekidea, bidaia honi esker, ordura arte gorde dizkion sekretuak susmatzen hasiko. Piezaz pieza misterio zatiak biltzen tematuko da. Ez da informazioa biltzen dabilen bakarra…
Hain zuzen, informazioaren dosifikazioa da eleberri honi balioa eransten diona. Batetik, sekretuak ezkutatzeko premia duten pertsonaiak eta erantzun bila dabiltzanak kontrajartzen ditu; eta, bestetik, hiru denbora-lerrotan banatzen du kontakizuna (1999., 2009. eta 2019. urteetan). Kapitulu bakoitzean hiru urte horietako pasarte bana kontatzen da eta protagonista ezberdinak gorpuzten du lerro bakoitza. Horren ondorioz, liburuaren lehen orrialdeak motelagoak dira. Irakurlea erritmo honetara ohitzen denean, ordea, denbora-lerro bakoitzaren ñabardurak (erreserba, kriantza eta urtekoa) dastatzera ohitzen da eta orrialde bakoitzak hurrengora darama. Telesail baterako aproposa den girotzea osatu du autoreak. Emakumezkoak ditu protagonista, lanari emanak; eta gizonezko pertsonaiak haien esanetara agertu ohi dira. Jokoan dagoena, familiaren ondarea, upategiaren biziraupena bada, mahatsak zapaltzea ez da aski izango Arduytarrentzat. Ikusgarriak dira upategiko sarrera eta haien egongela, baina inork gutxik susmatuko luke zer gordetzen duten sotoan ardoarekin batera… Eta, bistan da, denborak sekretuak lizuntzen ditu.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez