kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Neskamearen ipuina / Margaret Atwood (Zigor Garro) / Txalaparta, 2020

Neskamearen ipuina Iban Lantxo / Aizu!, 2021-02

Hondamendi ekologiko eta soziopolitiko baten ondorioz, jaiotza tasa izugarri murriztu da AEBetan. Egoeraz baliatuta, ultraeskuinak Gileadeko Errepublika sortu, eta herritarrei eskubideak murriztu dizkie, bereziki emakumeei; orain, andre emankorrak ugaltzeko makinak balira bezala tratatzen ditu Gobernuak. Horietako bat da Freden, izenburuko neskamea. Eleberria Margaret Atwood idazle kanadarrak idatzia da. Istorioa 1985. urtean argitaratua izanagatik, telesail bati esker da ezagunagoa egun; halere, irakurri nahi izanez gero, euskaraz ere badugu aukera, Zigor Garroren itzulpenari esker. Argitalpena Txalapartarena da, eta, ezagun denez, haren liburuek beti izaten dute karga ideologiko nabaria; bada, Neskamearen ipuina ez da salbuespena. Ugariak dira distopia honi egin zaizkion irakurketak feminismoaren ikuspuntutik. Neuri, gizona izanda, gaitza egiten zait horiek baloratzea; dena den, jakin badakit ez dudala aditua izan behar egungo hainbat korronterekin analogiak antzemateko. Era berean, ziur nago edozein irakurleri ere emango dizkiola hausnarketarako bideak, Fredenen bakarrizketa mamitsuak eta Atwoodek sortutako mundu gaiztoa ulertzeko ahalegina egiten badu.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak