kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Uda betiko balitz / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2003

Udaldi zoriontsua Javier Rojo / El Correo, 2003-07-02

Xabier Mendiguren Elizegik bere bizitzan aurkitu bide du harrobi amaigabea literatura egiteko. Izan ere, “Uda betiko balitz” izeneko nobela ere arlo autobiografiko hori lantzearen ondorioa dirudi. Bertan kontatzen zaigu nola gaztetxoen talde batek pasatzen dituen udak udaleku batean. Hiru momentu desberdineran ikus dezakegu talde horren garapena, protagonistak hamabi, hamalau eta hamasei urte dituenean. Gertakariak, bestaldetik, 70eko hamarkadaren bigarren erdialdean kokaturik daude. Narrazioa bi milatan gauzatzen da. Batetik, hirugarren pertsonan, udalekuan gaztetxoei gertatzen zaizkien abentura xumeak kontatzen dira, ohiturazko koadroetatik hurbil dauden eszena moduko pasarteetan. Honez gainera, protagonistak udalekuan dagoelarik idazten dituen eskutitzak ere agertzen dira, beste atalen kontrapuntu eta osagarri. Haurtzarotik gaztarora pasatzean ere, garaia 70eko hamarkadako azken urteetan kokatzen delarik, pertsonaiek eta giroak izan zituzten aldaketak nabarmendu beharko lirateke honelako nobela batean. Aldaketa hauek, ordea, oso gainetik daude azalduta eta topiko samarrak dirudite gehienetan. Azken finean, aspaldian galdutako haurtzaro zoriontsu baten oroiminak sortutako liburu arina dugu lan hau.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak