« Egia eta Edertasuna | Udaldi zoriontsua »
Arnasa galduaren ondarea / Pello Otxoteko / Elkar, 2003
Bizitzaren labirintoan barrena joateko moduko mapa Mikel Asurmendi / Irunero, 2003-07
Aldizkari honen 100. zenbakian idazten ari naiz. Zenbaki biribila den aldetik, zer ospatzerik badudala esan dut ondoko idazkian. Oraingo honetan ordea bestela da kontua. Ospa dezagun Irungo poeta bat orrialde honetara ekarri izana. Eta, halaber, opa diezaiogun berari lerro sorta hau.
Irakurle lagun hori Irunen paseoan ibiliko zaren hiritarra zaitut ziurrik ere. Pello Otxoteko, sarreran aipatutako poeta eta idazlea, paseoan ibili ohi den herrikidea dukezu. Gutxi asko, irakurle lagun hori, hirian barrena galdutako zerbaiten bila zabiltzan erraria zara.
Galdutako zerbait hori arnasa dukezu, ausaz. Zure ondare bat, hitz batean. Paseoan zoazelarik taupadek neurtzen dute zure nondik norakoa, nolabait. Nondik nora zabiltza herritar hori, baina? Zertan duzu zure gogoa edo arima? Sarritan, hiria bihurtu zaizun labirinto honetan barrena zoaz, arnasari ezin eutsiz eta gogoa ezin gauzaturik.
Hirian ibiltari horrek poeta bat dukezu bidelagun. Pello Otxoteko poeta, alegia. Poeta honek hitza hartu du bidelagun. Eta, bilatze horretan, errealitateaz gogoetatzeari ekin dio, hitzen bidez ekin ere. Poeta arnas estuan doa eta ihes egin lezake. Alabaina, bide makurra izanagatik, poetak hitza makulu bezala hartu eta aurrera egitea deliberatu du.
Hirian doa eta absurdu askorekin topo egiten du, zuk zeuk askotan topo egingo duzun legez. Poetak baina ez dio muzin egiten errealitate absurdu horri. Errealitatearen gordinarengatik gizona ez da guztiz larritzen. Poetak bidea aztertu egiten du, gogoetatu, ariman sakondu —filosofatu egiten du, bestela esanda—. Batzuetan ihes egiteko gogoa izaten du, baina arnasa galduaren ondarea norberak bere kautan eta gogoetan aurki daitekeen “zerbait” da.
Pello Otxoteko bidean ibilitakoari uko egiten dio batzuetan, zalantza-balantzaka doa sarritan, baina lotsarik gabe, arnasa bilatzeari etenik eman gabe. Absurduaren barrena doa eta hitza du lanabes, hitzez ehundu du bere bidea. Hartara, oihal ederrez jositako ondare edo liburu hau utzi dizu bere paseoan.
Liburu hau bizitzaren labirintoan barrena bidelagun gisara har dezazun gonbidatzen zaitut. Hirian barrena joateko mapa gisara hartu eta bizitzan paseatzera atera zaitez.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi