« Euskaldun apeza eta Gestapoa | Zorakeria ederra »
Arnasa galduaren ondarea / Pello Otxoteko / Elkar, 2003
Egia eta Edertasuna Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-06-29
Idazle batek, edozein delarik ere, bi joera ditu nagusiki. Demiurgo edo jainko txiki baten modura azaldu, literatura eraikiz, idazlana bere zerbitzura jarri, edo, bestela, literaturaren, idazlanaren zerbitzuan jarri bere apaltasunean. Lehenean idazleak bere borondatea jarriko du beste edozeren gainetik, eta seguru asko teknika aldetik lan ederra eta ikusgarria eraikiko du, edertasunaren eredu, baina horrek ez du esan nahi edertasun hori gezurraren gainean eraikita ez dagoenik, askotan ez baitira elkarrekin joaten edertasuna eta egia. Baina idazlea ez da beti gauza izaten bata eta bestea bereizteko. Idazleak gezurra esaten du, poetak gezurra esaten du, edertasuna edo teknika egiaren aurretik jartzen duenean. Baina kritikak maiteagoak ditu edertasuna eskaintzen duten lanak, egia zabaltzen dutenak baino. Eta idazleak kritikarekin bizi behar du, baina ez beti kritikari begira. Idazlearen askatasuna da kritikarik zorrotzena.
Poetak ez du irtenbide handirik, edo egia hartzen du oinarritzat edo edertasuna, bestela. Edo egiaren gainetik eraikitzen du bere poema, ala edertasunaren gainetik bestela, poema distiratsuak, ederrak, baina gezurretakoak eginez. Edo, hau ere litekeena da, baina zaila oso, egiarekin batera edertasuna ekartzen du. Gutxi dira literaturaren historian biak, egia eta edertasuna, uztartu dituzten lanak. Gutxi dira, baina hori lortu duten testuek, hori lortu duten liburuek, Kafkak zioen bezala, aizkorakada bat ematen digute buruan, edo eta san Juan de la Cruzek uste zuen bezala, halako liburuek, halako poemek, hildakoak berpizteko ahalmena dute. Nago, gainera, poesiak, beste edozein jenerok baino lehenago, lortzen duela gainetik kentzea gehiegizko hornidura, urre faltsuaren gisa distiratzen duen testua. Herman Melvillek, Moby Dick idatzi ondoren, bere bizitzako azken urteetan, mundu guztiak abandonatuta, poesiari eskaini zizkion bere indarrak. Idazle librea izan zen, baina zerbait galdu zuen bidean, fama batetik, irakurlegoa bestetik. Baina ez dago bi nagusiei batera zerbitzatzerik. Otxotekoren liburua, ederra da, zalantzarik gabe. Baina ederra den neurrian egiazkoa ere bada.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi