« Egia eta Edertasuna | Udaldi zoriontsua »
Telesforo ez da Bogart / Xabier Mendiguren Elizegi / Kutxa, 2003
Zorakeria ederra Igor Estankona / Deia, 2003-07-01
Gurago nuke oker egon, baina inoiz antzeztuko ez den obra bat irakurtzeak ematen duen tristezia xamurra sortu dit “Telesforo ez da Bogart”ek. Donostia Hiriko Kutxa literatur sarietan irabazletzat hautatua izan den antzerki lan hau okerkeria hutsa da bere laburtasunean. Azaletik girotua dago, azaletik aurkezten zaizkigu pertsonaiak, gainetik baino ez dakigu zer ari diren, eta hala ere bost ekitaldi bizi elkarrekin lotzea lortu du Xabier Mendigurenek. Beasaingo idazle oparoaren elkarrizketa landuen berri lehendik ere bagenuen arren, honakoa bezalako antzerki lan bat ezin egokiagoa da dialogoen bidez sor daitezkeen giroak zeinen osoak izan daitezkeen konturatzeko. Antzezlan arin-arina da, non euskaldundutako Samek “As Time Goes By” famatuaren ordez “Maritxu nora zoaz” interpretazen duen.
“Casablanca” filme famatuaren euskal remakea da idazleak aurkezten digun jolasa. Antzezle talde batek Telesforo Monzon eta bere emazte Maria Josefa Victor Laszlo eta Ilsa Laszloren lekuan ipini dituzte. Historikoki posiblea eta zinematografikoki aldrebesa den ideia aintzat hartuta antzezle taldeak entsegu bati ekiten dio. Filmearen oinarrienganako fideltasunaren eta tentagarria den bat-batekotasunaren artean “Casablanca” berri bat sortzen da ezinbestean. “Casablanca” klasikoaren itzalak hor jarraitzen du, ordea, eta antzezlanaren beste erdia betetzen du. Tarteko ekitaldien funtsa aktoreen arteko eztabaidetan dago horrenbestez.
Antzerki obra baten barruko antzerki obra honetan generoari berari buruzko gogoeta egiteko astia ere hartzen du autoreak. Ez naiz ari, kasu honetan, ageriko eztabaidei buruz (“Nor da zuzendaria, zu edo ni?” bosgarren ekitaldian) ezpada pantailatik antzerkira eraman gura den obra batek protagonistengan behin baino gehiagotan sortzen duen duda-mudaz. Plano desberdinak, tenpo desberdinak, drama sortzeko teknikak… horiek guztiak birplanteatu behar dituzte aktoreek, txantxarekin serioski aurrera egin gura badute.
Laster irakurtzen da “Telesforo ez da Bogart”. Aktoreak bereizteko erabiltzen diren bat/bi/hiru/lau izendapenek sor dezaketen nahasteari kasu handirik egin ezean, posible da Eusko Jaurlaritzako ministro bati Ricken tabernan ostatu eman diotela begitantzea. Posible, halaber, antzerkiak duen berezko zer horretan sinestea.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi